‘Zure Km solidarioa’, haurren minbizia ikertzeko diru-fondoak

15.02.17
Gizartea

‘Zure Km solidarioa’ Bizkaiko osteopatia eta masaje zentro baten ekimena da eta, gaur –otsailaren 15ean- abian jarriko da, Minbizidun Haurraren Egunean, gaixotasuna ikertzera bideratuko diren diru-fondoak biltzeko helburuaz

Bildutako dirua Bizkaiko AECC elkartearentzat izango da, zeinak haurren minbizia ikertzeko zabalik dituen proiektuetara bideratuko diren

AECCk egun 2,8 milioi euro jarrita ditu haurren minbizia ikertzen ari diren 12 proiektuetan

Gaur –otsailaren 15a- Minbizia duen Haurren eguna da -gogoan hartu eta oroitzekoa- eta horren haritik, probintziako AECC elkarteak ekimen solidario baten berri zabaldu du. Ekimen hori honetan datza; Barakaldon dagoen ‘Osteopatía Gurekin’ zentroak abian jartzen duelako ‘Zure km solidario’ izena daraman ekimena, horren bidez diru-bilketa egin nahi dena haurren minbizia ikertzera bideratzeko. Emariak egin ahal izango ditugu borondatez nahi dugun pertsona eta atleta orok. Kirolariak zehaztu egingo du eman nahi duen kopurua, zeina 2017an korrituko dituen lasterketetan oinarritua egongo dena. Bildutako kopurua guztia Bizkaiko AECC elkarteak jasoko du eta honek haurren minbizia ikertzera bideratuko du.

Haurren minbiziari buruzko datuak

Haurren minbizia gaizotasunez hiltzeko lehen eragilea da garaturik gauden herrialdeetan. Espainian 0tik 14 urtera bitartekoen artean urtero 1.000tik 1.100era kasu berri izaten ditugu.

Minbizia diagnostikatzen zaien 5 urtekoen %75 onik ateratzen dira. 80. hamarkadatik hona hilkortasun tasa %50 jaitsi da eta gaur egun, Retinoblastomas eta Hodgkin linfomen kasuetan bezala tumoreak ia %100ean sendatzen dira. Beste hainbatean, esaterako karzinomak %90ean sendatzen dira eta Leuzemia Linfoblastika akutuan (leuzemietan orokor eta zabalduena) edo Hodgkin ez diren linfomen kasuan, sendatze tasa %80 gainekoa da. Espainian haurren minbiziak duen intzidentzia globala 155 kasu dira milioiko.

AECCk haurren minbizia ikertzeko proiektuak finantzatzen ditu

2007an hasi zen AECC haurren minbizia ikertzeko laguntzak ematen. Ordutik 24 proektu finantzatu ditu, horietan 4,7 milioi euro jarrita. Orain 12 proiekturako finantzazio zabalik du, horietan 2,8 milioi euro inbertitu dituelarik.

Elkartearen ustez ikerketa da minbiziaren sendatzea ekarriko duen bide bakarra. Ikertzea, prebenitzea ere badelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du