Elkartasunerako deia herriko odol-emaileentzat

15.02.17
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser) odola emateko saioa antolatu du bihar ostegunerako,otsailaren  17rako. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak unitate mugikorra ekarriko du Ermura, San Inazio auzoan genuen anbulategi zaharraren aurrera, eta bi txanda izango ditugu aukeran.

Goizeko txanda 09:15ean hasi da, eta 14:00ak arte zabalik eta jardunean mantenduko da. Gainera, arratsaldez odola eman nahi duten pertsonek 16:30etik 21:00etara aukera izango dute elkarteko egoitzaren aurrean, Bizkaia Etorbidean, dagoen unitate mugikorrera gerturatzeko.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko sms eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte eskuko telefonoetan eta ordenagailuan.Eta baita jarduerak iragartzeko herrian erabiltzen diren puntuetan jarritako kartelak direla medio.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.