Aldundiak 150 zerbitzutik gora betetzen ditu Durangaldea eskualdeko bulegoan

16.02.17
Gizartea

Durangaldea eskualdeko bizilagunak oro har eta ermuarrak partikularki zorioneko gaude, jada, Foru Aldundiarekin modu erraz eta erosoagoan erlazionatu gaitezkeelako. Erakundeak Durangon, Askatasun Etorbidearen 12an, zuen bulegoa birmoldatu eta osotu egin duelako, eskualde osorako izaera duen bulegoa irekiz herritarroi arreta egiteko, informazio emateko eta gestioak izapidetzeko. Eredu berriari jarraiki azaroaren erdialdetik funtzionatzen ari da, bertan 15 lagun ari direlarik lanean. Eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk (150 baino gehiago) lehen aldiz ematen dira Durangotik, bertan eta Bilbora joan beharrik gabe egin ditzakegunak joan-etorrian denbora eta dirurik gastatu gabe, askoz ere erosoago.

Erkundea informazio kanpaina abian du eta ermuarrok gure etxeko buzoietan jasotzen ari gara koloretako hiru orriko bat, non aldaketaren eta horrek eskaintzen dizkigun aukeren berri ematen zaigun. Unai Rementeria Bizkaiko Foru Diputatuak bulegoa bisitatu zuen urtarrilaren erdian, Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuarekin eta Aitziber Irigoras Durangoko alkatearekin batera. Argitalpenak bulegoaren helburua “gestioak leku berean zentralizatzea eta herritarroi hurbiltzea” da.

Eskualdeko bulegoan, besteak beste, ondorengo izapideak egin ditzakegu: idazkien erregistroa, hautaketa-prozesuetan izena ematea, gizarte-prestazioen ziurtagiria ematea, takografo digitaleko txartelak edo familia ugariko titulua eskatzea, Aldundiari kexak eta iradokizunak aurkeztea, nekazaritza arloko izapideak kudeatzea; zergei buruzko izapideak egitea edo AP-8 autobidearen erabiltzaileentzako laguntzak bideratzea.

Bulego berri lanean hasi denetik, 4.500 pertsona baino gehiagori arreta egin zaie. Abenduan soilik 2.607 pertsona izan ziren. Erabiltzaile-ilararik ez sortzeko, aurretiaz (telefonoz edo Internetez) hitzordua hartzeko sistema bat eskaintze da aukeran. Durangokoa da abian jarri den lehenengo eskualde-bulegoa, pilotu gisa, eta bigarrena 2017. urtean garatzeko asmoa dago. Busturialdean kokatuko dena.

Jendearentzako arreta ordutegia

  • 8:30etatik 14:00etara (neguan)
  • 8:30etatik 13:30etara (udan: 2017ko ekainaren 12tik irailaren 17ra, biak barne).

Ilaran itxaron nahi ez baduzu, ordua eska dezakezu aurretik: 94 406 80 00 telefono zenbakira deituta edo on-line webgunean www.bizkaia.eus/hitzorduak orrian eskaintzen den inprimakia beteta.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean