Hendrik Röver Ermuan izango da Los Míticos GTs taldeak lagunduta

17.02.17
Kultura eta Gazteria

Kantabrian bizi den Hendrik Röver musikari alemaniarrak sasoi betean jarraitzen du bere bakarkako ibilbidearekin. Izen handiko gitarra-jole eta abeslariak zortzi disko kaleratu ditu zortzi urtean; gainera, Los Deltonos taldearekin beste lau disko atera ditu epe berean, inolako etenik egin gabe.

Blues, rhythm and blues eta rock estiloko gitarrista da Röver, eta arlo ezberdinetara zabaltzen joan da folkaren eta countryaren eragina jaso ahala. Berlindarra bere diskoak akustikoan eta bakarka aurkezten hasi zen (Esqueletos,2008), baina Oeste/Norte disko bikoitza kaleratu zuenean 2010. urtean, argi gelditu zitzaion kantuak bere onenean aurkeztu ahal izateko talde bat behar zuela. Hori horrela, 20 urtetik gorako esperientzia duten Goyo Chiquito (kontrabaxua eta koruak) eta Toño Lopez Baños (bateria eta perkusioa) lagunengana jo zuen Los Míticos GTs taldea osatzeko.

Orain, ibilbide handiko musikariek osatutako hirukote indartsu eta dinamikoa sortu dute, elkarren artean harreman musikal bikaina dutena, eta Röverren abestiak jotzeaz gain, ondo hautatutako bertsioak ere aurkezten dituzte.

Telecaster Esquire eta Fender Pro Junior gitarra txiki bezain zaratatsuak hartuta agertzen da Röver, Goyo Chiquitoren kontrabaxu indartsuak eta Toño Lopez Bañosen lan erritmiko bikainak babestuta. Hendrik Röver y Los Míticos GTs sekulako zurrunbiloa dira eszenatoki gainean.

Hirukotea larunbat honetan izango da Ermuan, 2017ko Jazz Bluez Zirkuituaren barne. Kontzertua 20:00etan hasiko da Lobiano Kulturgunean. Sarrerak salgai daude 8 euroren truke BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota aretoan bertan.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita