Ingelesezko mintzapraktika talde berria gaztetxoentzat
Ermuko udal liburutegiak ingelesezko mintzapraktika taldean izena emateko epea zabaldu du Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailan dauden gaztetxoentzat.
Ekimen honen helburua ez da klaseak jasotzea, beste hizkuntza batean –kasu honetan ingelesez- hitz egiteari eta ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik. Ekimena Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean jarriko da abian. Ingelesa menperatzen duen unibertsitateko ikasle batek dinamizatuko ditu saioak, eta taldeak moderatu eta gaiak eta ekimenak proposatuko ditu.
Taldeak guztira 10 saio egingo ditu ostiralero martxoaren 3tik maiatzaren 19a bitartean. Saio guztiak Lobiano Kulturguneko Ikus-Entzunezkoen Aretoan izango dira 18:30etik 20:00etara. Ekimena doakoa da.
Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 1era arte, asteazkena. Izen-ematea liburutegian bertan, telefonoz 943 17 92 12 telefonoan edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan egin daiteke izen-abizenak, adina, telefonoa, e-maila eta ikastetxea zehaztuta. Gainera, beharrezkoa da Ermuko liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitako bazkide izatea.
Plaza baino eskaera gehiago egotekotan, zozketa egingo da, eta herriko bizilagunek lehentasuna izango dute. Onartutako pertsonen zerrenda martxoaren 2an, osteguna, liburutegiaren mikrositean eskainiko da.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean