Inauterietan herriko ostalaritza establezimenduek ordutegi berezi eta luzeagoa izango dute

21.02.17
Kultura eta Gazteria

Inauteriak direla-eta, Udalak baimena eman du herriko establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi dezaten. Hori horrela, aurtengo otsailaren 25etik 28ra bitartean, baimena dute jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko ordutegia luzatu eta horri beste bi ordu gehitzeko.

Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eremuan establezimenduentzat ezarrita eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak honi buruz duen 36/2012, martxoaren 13ko, Dekretuan zehaztutakoaren babesean hartu da ordutegiak luzatzeko erabakia eta Dekretu bidez onartu. Erregulazio horretan xedatzen da establezimenduek ixteko duten ordutegia luzatu ahal izango dela ondoren zehazten ditugun kasu eta denboratan:

  • Ordu eta erdi ostiral, larunbat, eta jaiegunen bezperatan.
  • Ordu erdi gehiago ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean.

Salbuespen eta luzapen horiek ohiko ordutegiari eransten edo gehitzen zaie. Ordutegiak zehazturik daude establezimenduaren tipologia edo motaren arabera. Sailkapen zehatza ondorengoa da:

Establezimenduen ordutegiak 
Taldea Ixteko ohiko ordutegia
Ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperatan
Inauteri jaietan
Larunbata, otsailak 25 Otsailak 25, 27 eta 28an
1 23:00ak 0:30ak 2:30ak 1:00ak
2 Ordu 1:00a
2:30ak
4:30ak
3:00ak
3 2:30ak 4:00ak 6:00ak 4:30ak
4 4:30ak 6:00ak 8:00ak 6:30ak
  • 1ngo taldea: Gazteentzako dantza-aretoak eta dantzalekuak, diskotekak,dastalekuak, izozki-dendak, txokolategiak, txurro-dendak, kruasan-dendak, te-aretoak eta antzekoak
  • 2. taldea: Tabernak, ardandegiak, edalekuak, kafetegi-tabernak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak,janari-etxeak,txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta antzekoak.
  • 3. taldea: Taberna bereziak, whiskitegiak, klubak, bar amerikarrak, pubak, disko-barrak, karaokeak eta antzekoak.
  • 4. taldea: Dantzalekuak, dantza-aretoak, diskotekak, kafe-teatroak, ikuskizunak dituzten jatetxeak eta antzekoak.

Ermuan gaur egun dugun egoera zehatz-mehatz

Gure udalerrian hiru establezimendu ditugu 4. taldean. Beste hiru hirugarrenean ditugu eta gehienak –ia guztiak- bigarren taldekoak dira. Azkenik, lehenengoan ditugunak ere urriak dira, ia apenas.

Horrez gain, gogoratu behar dugu baita ere, 3. eta 4. taldeko establezimenduek itxieratik berriz zabaldu artean gutxienez sei ordu gorde behar dituztelarik.

Ixteko ordutegia luzatzeak, ez ditu establezimenduen titularrak salbuesten gainerako herritarrei, segurtasunari edo osasun eta ingurumenari eragozpen edo kalteak sortu ez izanagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne