Igerileku txikia eta spa zerbitzuz kanpo egongo dira asteburuan mantenu lanak egiteko
Udal Kirol Erakundeak (UKEk) ezagutarazi duenez asteburu honetan –ostiral arratsaldetik astelehen iluntzera bitartean- igerileku txikia eta spa zerbitzuz kanpo egongo dira, osasun arauak exijitzen duen derrigorrezko mantenu eta garbiketa lanak egiteko. Hortaz, esan bezala igerileku txikia apirilaren 25eko larunbat eguerdian itxi ostetik 27ko astelehenera bitartean ezin izango da erabili.
Gorabeherarik izan ezean eta ontzia berriz uraz betetakoan, zerbitzua bere onera bueltatuko da, otsailaren 28ko asteartean.
UKEk zerbitzuaren geldialdiak sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu digu erabiltzaile eta bazkideoi. Etena kontutan izan dezagun. Asteartetik aurrera, ur berria, goitik-behera garbituriko ontzia eta zerbitzuak primeran gozatzeko prest izango baitigugu.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da