Imagen
Betiondo ellkarteak areto barneko arku tiratze denboraldia itxi du, bost domina lortuta
21.02.17
Kirolak
Betiondo Arku Tiraketako Elkarte ermuarrak areto barneko eta arku tradizionaleko tiratze denboraldiari amaiera eman berri dio. Elkarteak denboraldia ontzat eman eta baloratu du, “emaitza onak lortu izan dituztela” kontsideratu ondoren. Horrela jaso eta adierazten du webgunera bidali digun idatzian. Kide eta arkulariek txapelketa ezberdinetan lortu dituzten emaitzei so eginez, balorazio zuzena da eginen dutena, guztira metale ezberdineko bost domina lortu baitituzte denboraldi honetan.
Lorturiko emaitzen laburpena ondorengoa da:
- Bizkaiko txapelketan
- Basilio Izquierdo kidea txapeldunorde izan da, eta Mikel Lopez hirugarrena. Hortaz zilarrezko eta brontzezko dominak jantzi dituztelarik.
- Euskal Ligan
- Mikel Lopez bigarren sailkatu eta txapeldunorde izan da, bere taldekide Basilio Izquierdok hirugarren postua lortu zuelarik eta, beraz, brontzezko domina.
- Euskadiko Txapelketan
- Txapelduna Mikel Lopez ermuarra, urrezkoa jantziz.
Garaipen eta postu horri esker, Mikel Lopez Euskadiko selekzioarekin joanen da Espainiako Txapelketa jokatzera, zeina martxoaren 4an gauzatuko den Ávila hiriburuan.
Lotutako albisteak
Imagen
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira