Euskadiko jaurtiketa txapelketan dominak eta tituluak berretsi dituzte emakume atleta ermuarrek
Hiru atleta ermuarrek hainbat domina lortu dituzte azken asteburuan Durangon eta Getxon jokatutako Jaurtiketa luzeen Euskadiko txapelketan. Txapelketa horretara hiru atleta ermuar izan ziren, hirurak emakumeak. Arantza Moreno Fernándezek –FC Barcelona- eta Leire Gorritxategi Condek -Bidezabal Atletismo Elkartekoa- 600 gramoko xabalina jaurtiketan parte hartu zuen, urrezko eta zilarrezko dominak jantzi zituztelarik, hurrenez hurren beren kategorian. Iaz lortutako emaitza eta sailkapen bera errepikatuaz. Arantzak 49 metro eta 43 zentimetroko jaurtiketa egin zuen eta Leirek 38.30 metrokoa hain zuzen, biek ere urrezko eta zilarrezko dominak eskuratuz. Xehetasunak sailkapenean, pdf formatuko agiriaren 1. orrialdean.
Jaurtiketa horiek –bakoitzaren bigarren eta bosgarrenak, hurrenez hurren- garaipena eta txapelketa eman zien ermuarrei, nahiz eta biek dituzten marka onenetatik urren geratu. Xehetasunak sailkapenean, pdf formatuko agiriaren 1. orrialdean. Hirugarren postuan, Jone de Castro Arizmendiarrieta geratu zen, Eibarko Deportibo taldekoa, xabalina 33.72 metrora jaurtita.
Hirugarren kirolaria Ane Garrido Ramos izan zen. Honek, zapatuan bi probetan parte hartu zuen eta bietan dominak lortu, bata urrezkoa eta bigarrena zilarrezkoa. Ez da emaitza makala, ez horixe. Disko jaurtiketako proban parte hartu zuen. Sailkapenean bigarren postua lortuz, 26.77 metrora jaurtiz kilogramoko diskoa. Xehetasunak sailkapenean, pdf formatuko agiriaren 1. orrialdean.
Ondoren, bigarren espezialitatean ere parte hartu zuen. Xabalina jaurtiketan lehen postuan amaitu eta txapelketa bereganatuz. Anek ia hogeita hamar metro bota zuen kilo erdikoa (500 gr-ko), 27.90 marka jarrita. Xehetasunak sailkapenean, pdf formatuko agiriaren 2. orrialdean.
Azpimarra behar, gazte hauek txikitatik hasi zirela kirolean. Hasieran, korrika eginez, gero atletismoko jaurtiketa eta jauzietan probatu eta, aldi berean, Errotabarri Eskubaloi taldean jokatuaz. Gerora, aurrera egin dute espezialitateak aukeratuz, non etekinik hobeak atera ditzakenetan zentratuaz. Ane Garrido oraindik eskubaloian jokatzen segitzen du, jubenilen taldean.
Laburbilduz, atleta gazte hauek parte hartze oso ona egin zuten, Federazio nazionalak eta Euskadikoak elkarrekin antolaturiko Euskadiko txapelketa honetan.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da