Oihan Vega DJak emango die amaiera 2017ko Ihauteriei astearte honetan

27.02.17
Kultura eta Gazteria

Mozorroz, musikaz eta giro onez betetako aste honen ostean, 2017ko Ihauteriek agur esango dute bihar, asteartea, Ermuan, hurrengo urteko otsailaren erdialdera arte.

Astearte honetan, otsailak 28, haurrentzako diskotekak girotuko du Orbe Kardinala plaza 16:00etatik aurrera, etxeko txikienen gozamenerako. Jarraian, 18:00etan, Almozandia antzerki taldeak Asmakizun Asmatzaileak izeneko kale ikuskizuna eskainiko du, hori ere haur eta gaztetxoei zuzenduta.

Jaietako programazioak 19:00etan jarraituko du Ustekabe txarangaren ihauterietako kalejirarekin. Azkenik, festei amaiera emateko, Oihan Vega DJ eta telebista eta irratiko aurkezle ezagunak diskofesta eskainiko du plazan 23:00etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian