Berbalagunek ‘osasunari’ buruzko doako ikastaroa antolatu du martxorako

27.02.17
Euskara

‘Berbalagun’ euskaldun zahar eta berriak elkarrekin erlazionatzeko eta kideen arteko harreman sarea eratu eta sendotzeko xedez; euskal hiztunak, euskaldun berriak nahiz eskarmentudunak elkarrekin euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera gehiago izan ditzaten, ekimenak jarduera gehiago iragartzen ditu martxorako. Hain zuzen ere, aste honetan ‘osasunari’ buruzko tailerra hasiko dute, zeina bi egunetan garatuko den –eta hirugarren bat ere posible dunak-, partaideek erabakitakoaren arabera. Tailerrak bi gai jorratuko dituzte; batetik ‘lehen sorospenak’ eta bestetik, ‘Dietak’ izango dituzte hizpide. Dietak bai ala ez? Erantzuna baiezkoa da, baina zentzuaren eta osasun irizpideen baitan. Tailerra –luzatzen ez bada- bi ostegunetan gauzatuko da, martxoaren 2an eta 9an. Ordu eta erdiko iraupena izango duelarik, zazpietan hasi eta zortzi eta erdietan bukatuko, Lobiano Kultur-gunean.

Tailerra bi sendagile ermuarrek zuzenduko dute, biek ‘berbalagun’ kideak ere izan direlarik; Raquel Santiago eta Ritxar Martin dira, hain zuzen ere. Martxoaren 2ko ostegunean lehen sorospenak landuko dituzte eta 9an, dietak. Ikastaroa doakoa den arren, izena eman behar da tokiak mugatuak direlako eta antolatze lanak errazteko. Izena eman nahi dutenek bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea, ikastaro hasi aurreko egunera artean, martxoaren 1era artean.

Anima zaitez! Praktikaren bidez ikasteko modu dibertigarria.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin