Martxoko zine programazioa hastear da Ermua Antzokian

28.02.17
Ermua Antzokia

Ostegun honetan hasiko da martxoko zine programazioa Ermuan, Oscar sarietako biharamunak markatuta. Hil honetan zehar zortzi pelikula komertzial eskainiko ditu Ermua Antzokiak, tartean, zinearen munduko saririk ezagunenetara izendatuak izan diren hainbat izen. Zine europar eta espainiar onenarentzat ere izango da tartea datozen asteetan.

Gainera, oraingoan bost zineklub saio izango ditugu; horietako batean euskarazko laburmetrairik onenak emitituko dira urteroko Laburbira saioan. Aurtengoa hamalaugarren edizioa izango da.

Haurrentzako zine programazioari dagokionez, etxeko txikienek animaziozko lau film ezberdin ikusteko tartea izango dute.

Hilero bezala, zine komertzialeko eta zineklubeko saioetara joateko bonoa erosteko aukera izango da martxoan ere. Saio bakoitzak 1,2 euro baino ez du balio, beraz, bonoaren prezioa 15,6 eurokoa izango da. Txartelak Lobiano Kulturgunean eta Ermua Antzokian egongo dira salgai.

Aste honetan: Vivir de noche eta El nacimiento de una nación

Asteko zine programazioa ostegunean hasiko da, martxoak 2, zineklub saio berri batekin. Oraingoan, Danis Tanovic zuzendariaren Hotel Europa film bosniarra emitituko da, Bernard-Henry Levy filosofo eta kazetari frantziarraren antzezlan batean oinarritua. Europa Hotela Bosnia bezalako herrialde gazte baino gatazkatsu batek aurre egin behar dizkion zailtasun guztiak islatzen diren mikrokosmosa da. Baliteke ordea depresioan erortzear eta galduta dagoen Europaren isla ere izatea. Pasioa eta argitasuna uztartzen dira Hotel Europaren 85 minutuetan, eta horri esker 2016ko Berlingo zine jaialdian Zilarrezko Hartza eta Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso ditu. Pelikula ostegunean 20:30ean eskainiko da jatorrizko bertsioan azpitituluekin.

Zine komertzialarekin lehenengo zita larunbatean 19:30ean izango da Ben Affleckek zuzendu eta antzezten duen Vivir de noche filmarekin. Dennis Lehane idazlearen eleberri batean oinarrituta dago filma, eta 20. hamarkadako Bostonen kokatzen da, Lege Lehorraren aroan bete-betean. Lehen Mundu Gerrako soldadu ohi bat, oraindik gudarekin hunkituta dagoena, pixkanaka eta ohartu gabe krimen organizatuaren munduan sartuko da. Zoe Saldana, Sienna Miller eta Breendan Gleesonek osatzen dute film bizi honetako antzezleen zerrenda paregabea. Pasioa, indarkeria eta drama ederki uztartzen ditu Vivir de nochek. Larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean emitituko da.

Asteko bigarren pelikula komertziala El nacimiento de una nación da, Nate Parkerrek zuzendua. Vivir de noche Estatu Batuen historiako aro garrantzitsu batean kokatzen bazen (20. hamarkada eta mafia), El nacimiento de una nación oraindik eta une indartsuagoan gertatzen da: esklabotasuna hegoaldeko estatuetan. Sezesio-gerra baino hiru urte lehenago hasten da istorioa Virginian. Nat Turner esklaboak matxinada hasiko du bere arrazarentzat askatasuna lortzeko asmoarekin. Benetako gertaeretan oinarritutako istorio indartsua eta gogorra. El nacimiento de una nación larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean proiektatuko da.

Igandeko haurrentzako zine saioari dagokionez, 17:00etatik aurrera Orm elurretako erresuman eskainiko da. Euskarazko animaziozko pelikula dibertigarria da, etxeko txikienentzat balorez eta abenturaz betea.

Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan