Story Time, ingelesezko ipuin kontaketa txikienentzat
Udal liburutegiak antolatzen duen Story Time ipuin kontaketaren hirugarren saioa izango da larunbat honetan, martxoak 4.
Teddy Bear: love you mommy, I love you daddy da ipuin saioaren izenburua, eta 3 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Kontaketa GlobalK Speak English & Have Fun taldearen eskutik izango da.
Jarduera hau liburutegiak asteburuetarako antolatzen dituen ekintzen egitarau bereziaren barne dago, eta helburu bikoitza dauka: batetik, ipuinen mundura ahozko tradizioaren bitartez hurbiltzea, eta bestetik, umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.
Kontaldia Lobiano Kulturgunean izango da larunbat honetan 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, baina plazak mugatuak izango dira saioan isiltasun eta kalitate baldintza egokiak bermatu ahal izateko. Arrazoi berdinagatik, puntualtasuna eskatzen da etenik ez sortzeko.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz