'El Rey' antzezlana aurkeztuko dute Willy Toledo eta Javier Gutiérrez aktoreek Ermuan

01.03.17
Ermua Antzokia

Zer zeregin izan du monarkiak Espainian azken 40 urteotan? Zein helburu izan ditu? Zein dira monarkia espainiarraren helburuak datozen hamarkadetarako?

Horiek eta beste hainbat galdera ditu abiapuntu El Rey antzezlanak. Fikzio horretako pertsonaia nagusiak Juan Carlos I du izena, eta bizitzaren amaieran gailurretik sotora erori den gizona da, sinbolikoki behintzat. Dirudienez, jada baliorik ez duen pertsona da, nahiz eta bere garaian asko balio izan zuen, baina… zertarako? Nortzuentzat?

Don Juán de Borbón, Francisco Franco, Chicho Sánchez Ferlosio, Henry Kissinger, Adolfo Suárez eta Felipe González dira guztiz askea den kontaketa honetako beste pertsonaia batzuk. Mundua ikusten duten bezalakoa egiteko borroka egiten ari diren gizonezkoak.

Alberto San Juan da Luis Bermejok, Guillermo ‘Willy’ Toledok eta Javier Gutiérrezek antzezten duten obraren egile eta zuzendaria. El Rey Teatro del Barrio konpainiaren bosgarren produkzioa da, eta “ezjakintasunaren aurkako fikzio” gisa definitzen du, ondorengo pentsamendu nagusiarekin: norbere errealitatea aldatzeko ezagutu egin behar da lehenago.

100 minutuko iraupena duen ikuskizuna ostiral honetan iritsiko da Ermua Antzokira, martxoaren 3an, 22:15ean. Sarrerak salgai daude 15 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean