Hitzaldi-mintzaldia: minbizia prebenitzea elikagaien bidez

01.03.17
Gizartea

Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) gaixotasun horren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen du otsailaren 4an. 2006az geroztik Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Elkarteak egun horren ospakizun egitaraua koordinatzen du, Osasunaren Mundu Erakundearen laguntza eta parte-hartzeaz eta baita ere Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearenaz, kide baita orain berrogeita hamar urte. AECCk hainbat jarduera gauzatzen ari da eta bosgarren urtez jarraian, Minbiziaren kontrako Foroa ikasten du, “Osoko ikuspegi bat” aldarrikatuz.

Urtero gaixotasunaren inguruan oinarrizkoa den mezu bat zabaltzeko eta indartzeko saiakera egiten da. Aurten azpimarratu duen mezua honakoa da: minbiziak eta jaten dugunak zerikusi eta lotura handia dutela. Mundu Egunaren baitan eta mezuari ahalik eta indar gehiena ematek, gaixotasunaren aurrean jakitun izateko eta indarrak batzeko xedez, Ermuan lanean dabilen Tokiko-batzarrak hainbat jarduera egingo ditu aste honetan. Martxoaren 2ko ostegunean informazio emango dute Lobiano kultur Gunean arratsaldeko 5etatik aurrera. Ekintza horretan elikadura zainduz minbizia prebenitzea posible dela azpimarratzen saiatuko dira.

Ordu laurden beranduago hitzaldi-mintzaldia egingo dute, bertan. Hizlaria Ainhoa Romarate izango da eta elikaduraren garrantziari buruz mintzatuko, ikerketen arabera lotura estua baitute. Aholku erraz eta praktikoak emango ditu. Sarrera doan eta librea da, guztiontzat. Bertaratu zaitez, zuretzat ere interesgarri baita!

Elkarteak programaren eta jarduerak iragartzeko prestatu duen orria bidali digu eta guk lotura egin diogu zuei lasterbidez eskaintzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.