Komikia eta nobela grafikoa, hiruhilekoko protagonistak liburutegian

01.03.17
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak komikien irakurketa sustatzearen aldeko apustuarekin jarraitzen du. Testuinguru horretan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan komikiak banatu ditu ikasturte honetan, ikasle guztiek gutxienez komiki bat irakurtzeko aukera izan dezaten.

Adin-tarte bakoitzarentzat gomendatutako tituluak dira, besteak beste,Uratxuma kementsua, Eguzkiaren lasterketa, Marieta, Lección de pesca eta Gabriel Aresti: bioGrafikoa.

Halaber, Josean Morlesín ilustratzaile eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko irakasleak eta Peru Magdalena idazle eta bertsolariak eskainitako literatura eta ilustrazio tailerrak burutuko dira. Biek ala biek komikien mundua ikuspegi desberdinetatik erakutsiko diete Batxilergoko lehen mailako eta Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleei.

Jarduera guzti horien osagarri da liburutegiak erosi berri dituen komikien erakusketa. Gainera, apirila amaitu arte komikiak maileguan eramaten dituzten bazkideen artean egileek dedikatutako komiki zozketa egingo da hilero.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz