Zuhaitz Egunaren zazpigarren edizioa, igande honetan

02.03.17
Gizartea

Ermuko Artarrai Mendi Taldeak urteroko Zuhaitz Eguna antolatu du igande honetarako, martxoak 5. Ekimenaren zazpigarren edizioa izango da aurtengoa; 2011. urtean antolatu zen lehenengo aldiz, herritar guztiak biodibertsitatea babesteaz eta basoek duten garrantziaz kontzientziatzeko. Ordutik, hogei espezie desberdinetako 1000 landare baino gehiago landatu dira, besteak beste, haritzak, pagoak, lizarrak, intxaurrondoak, hurrondoak, erramuak eta gurbitzak.

Ermuko Udaleko langileek igandean erabiliko den 3.500 metro koadro inguruko lur-eremua egokitu dute bertako 300 zuhaitz inguru landatu ahal izateko. Lur-saila Sallabenteko ur-depositu zaharretik gertu kokatzen da, eta bertara joango dira ekintzan parte hartu eta ingurumenaren alde lan egin nahi duten pertsona guztiak.

Herriko ikastetxeek ere parte hartuko dute ekimen honetan, eta urtetik urtera gero eta jende gehiago biltzen da Zuhaitz Egunean.

Irteera igande goizeko 10:00etan izango da Patxi Plazan, eta handik, parte hartu nahi duten pertsona guztiak batera joango dira Torreta atzetik aurten prestatu den eremura. Behin bertara iristean, landareak, aitzurrak eta beharrezko lanabesak banatuko dira.

Informazio gehiago edo iazko edizioko argazkiak ikusi nahi izanez gero, Artarrairen blogera jo dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.