Aukeren azokak interesa piztu eta bezeroak bdildu ditu udal Merkatura

03.03.17
Gizartea

Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak aukeren azoka zabalik du asteburu honetan. Guztira hogei bat dendek hartzen dihardute parte ostegunetik larunbatera Ermuko Azoka Plazan izango den ekimenean.

Herriko nahiz kanpoko bezeroek sektore komertzial ezberdinetako dendetara hurbiltzeko aukera izango dugu, hala nola, arropa dendak, oinetakoenak, etxeko elementuenak, apaingarrienak eta telekomunikaziokoak. Hiru egun horietan zehar eskainiko diren produktuek ezohiko deskontuak edo azken erremateak izango dituzte.

Ekimena ez dago salmentara soilik zuzenduta; izan ere, gaurko ostiralean eta biharko larunbatean, etxeko txikienek eurentzako txokoa izango dute haurren Eremu zentroaren ludotekan. Eta larunbatean Lekin animazio enpresako kideak jolasak, magia eta dantza-musikaz beteriko maleta ekarriko du. Gaztetxoek bertan, tarte dibertigarria pasatzeko aukera izango dutelarik. Hurbiltzen direnek ere izango dugu pizgarria, antolatzaileek 30 euroko erosketa txeke bi zozketatuko baitituzte erosle bisitarien artean.

Azoka 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:0era egongo da zabalik ostegunean eta ostiralean. Larunbatean, aldiz, 10:00etatik 14:00etarakoa da ordutegia goizez, eta 17:30etatik 19:00etara arratsaldez.

Ekimen honek Ermuko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du