Zer ikusi eta irakurri Martxoaren 8an
Berdintasun Sailak eta udal liburutegiak elkarlanean Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako materiala biltzen duen irakurketa gida berezia kaleratu dute.
Gida horretan emakumea eta generoaren gaiak ardatz dituzten webgune interesgarriak, blogak, eta liburutegiko katalogoan eskuragarri dauden musika eta liburuak daude. Material horiek guztiek emakumea eta generoa arlo desberdinetatik jorratzen dute, hala nola, antropologia, historia, identitatea, komunikazioa edo sexualitatearen ikuspuntuetatik. Haurrentzako literatura eta komikiak ere aipatzen dira gidan.
Horrez gain, liburutegian zein Ermuko Emakumeen Topalekuan feminismoa, generoa eta emakumeen egoera eremu ezberdinetan lantzen dituzten materialekin erakusketa jarri da. Horien artean liburuak eta filmak daude, guztiak maileguan eska eta eraman daitezkeenak.
Liburutegi espezializatua Emakumeen Topalekuan
Gogorazten dizuegu Emakumearen Etxean generoa eta berdintasuna oinarri duten 350 liburu baino gehiagoko fondoa dagoela eskuragarri. Material hori fisikoki Emakumearen Etxean dagoen arren, udal liburutegiko katalogoaren zati da, eta Euskadiko Irakurketa Sare Publikora sartuta ezagutu daiteke.
Lotutako albisteak
Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa
'Liburuak familian' eta 'Liburuez gozatu' euskarazko haur eta familientzako irakurketa-klubak otsailetik apirilera gauzatuko dira
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da