Martxoak 8: ordezkaritza orekatu baterako 8 printzipio
Bihar, asteazkena, egun garrantzitsua markatuko digu egutegiak. Martxoaren 8a da, Emakumeen Nazioarteko Eguna, aldarrikapenez betetako eguna, eta Ermuko Udalak ahazten ez duena. Udalbatza ermuarrak arratsalde honetako Osoko Bilkuran onartuko du martxoaren 8a dela eta proposatutako erakunde-adierazpena.
Martxoak zortzi: ordezkaritza orekatu baterako zortzi printzipio da adierazpenaren izenburua. Bertan, erabakiak hartzeko guneetan emakume eta gizonen arteko parte-hartze orekatua edozein gizarte demokratikoren aurretiko baldintza dela zehazten da, Emakumeek eta gizonek tokian tokiko bizimoduan izan behar duten Berdintasunerako Europako Gutunean jasotzen den moduan.
Gaur egun bizi den egoeraren jakitun da Ermuko Udala, eta erakunde-adierazpen honen bitartez, honako zortzi printzipioenganako konpromisoa hartzen du:
- Kontsultarako eta erabakiak hartzeko organoetan emakume eta gizonen ordezkaritza orekatua eta tokiko edozein organotarako izendapenak bermatzea, betiere, sexu batek ez dezan izan %40tik beherako ordezkaritza (emakumeen parte-hartzea sustatzeko egitura espezifikoetan izan ezik).
- Zenbait mekanismo ezartzea, hautatutako emakume ordezkariak eskumen-banaketa edo funtzio-esleipen estereotipatuen edo bestelako diskriminazio edo jazarpen-moduen eraginpea izatea eragozteko.
- Parte-hartzea eta bizitza pertsonal eta familiarra uztartzea ahalbidetzen duten neurriak hartzea, ordutegien eta lan-metodoen eta herritarrei laguntzeko sistemen bidez.
- Sexuaren arabera bereizitako estatistikak jaso, bideratu eta publiko egitea, itxura sistematikoa emateko, tokiko esparruan emakumeen parte-hartzearen bilakaeraren jarraipena egin eta analisi horren araberako neurri zuzentzaileak ezartzeko.
- Emakumeen parte-hartzea indartuko duten sareak eta espazioak sendotzea, hala nola, emakumeen etxeak, jabekuntza eskolak edota udal berdintasuneko kontseiluak, eta besteak beste, emakume hautetsientzako Virginia Woolf Basqueskola jabekuntza-eskolako programan parte har dezaten ahalbidetzea.
- Udalerriko emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoaren sustapena ahalbidetzen duten ekintza espezifikoak ezartzea modu inklusiboan, batez ere, gutxiengoen taldeko kideak diren emakumeei dagokienez.
- Udalerrian gauzatzen diren parte-hartze prozesuek genero ikuspegia kontuan hartzen dutela bermatzea.
- Udaletako berdintasun sailetan eta gainerako udal sailetan neurri horiek gauzatu ahal izateko baliabide nahikoak jartzea.
Ikus ezazu erakunde-adierazpena osorik hemen.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n