Las XL bikoteak ‘Abandónate mucho’ ikuskizuna aurkeztuko du ostiralean Ermuan

08.03.17
Ermua Antzokia

Nia Cortijo eta Marta Sitjà aktoreek osatzen dute musika eta antzerkia uztartzen duen Las XL bikote artistikoa, eta Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunak direla eta, ostiral honetan Ermuan izango ditugu Abandónate mucho ikuskizuna aurkeztuz.

Antzezlanak gai handia, amaiezina eta agorrezina erakusten du: maitasuna. Abandónate mucho musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna da, eta maitasun erromantikoaren mitoa bertan behera uzten du. Bidaia zintzoa eta dibertigarria da, eta Las XL printzesak, koplariak, yonkiak, meditatzaileak, seduktoreak... izango dira, dena eta bat ere ez aldi berean. Izan ere, bizitzako itxaropen asko bete gabe geratu zaizkiela ikusita, XL neskek maitasun erromantikoaren alderdi negatiboa nola aurkitu duten kontatuko digute, antzezlan komiko, alai, kritiko eta hunkigarri bihurtuko dutelarik.

Abandónate mucho prozesu pertsonal oso luze baten eta entsegurako tarte oso labur baten emaitza da. Bide bera eta esperientzia berdinak partekatzen ditugun susmotik abiatuta, ikasitakoa adierazteko eta kontatzeko beharretik sortu da.

Javier Parrak zuzentzen ditu Las XL 50 minutuko iraupena duen obra dibertigarri honetan. Abandónate mucho ostiral honetan izango da Ermuan, martxoaren 10ean, Emakumeen Nazioarteko Eguneko programazioaren barne. Antzezlana 22:15ean hasiko da Ermua Antzokian.

Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean