Atzerritartasunaren gaineko informazio saio berriak astelehenetik aurrera
Ermuko Udalak urtero antolatzen ditu Atzerritartasun Legeari buruzko informazioa emateko saioak, atzerritarren gizarteratze prozesuetan dituen eraginen inguruan xehetasun gehiago eskaintzeko. Ekimena Durangoko Udalarekin elkarlanean burutzen da, eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren babesa du.
Saioak atzerritarrei nahiz atzerriko pertsonekin harremanetan daudenei –lana, familia- eta atzerritartasun kontuetan informazioa behar duten bertakoei zuzenduta daude.
Berrikuntza gisa, atzerritartasun orokorrari buruz hitz egiteaz gain, 2017ko programan beste gai batzuk ere gehitu dira, formakuntzarekin eta enpleguarekin zerikusia dutenak.
Lehenengo saioa astelehen honetan izango da, martxoaren 13an, eta atzerritartasun orokorraren gainean mintzatuko da. Eusko Jaurlaritzako atzerritarrei arreta juridiko eta soziala eskaintzeko zerbitzuko abokatu batek atzerritartasun araudiaren inguruko galderak erantzungo ditu, eta bizitzako arlo ezberdinetan izan dezakeen eragina aztertuko du: lan eta erresidentzia baimenak, familia berriro batzea, ikasketengatik bertan gelditzea, lan- eta gizarte-loturengatik erregularizatzea, atzerriko pertsonen kontratazioa, nazionalitatea, pertsona komunitarioen eta senideen araudia, zigorrak eta kanporatzeak.
Saioa Lobiano Kulturgunean izango da 18:30etik 20:00etara, eta sarrera doakoa izango da.
Hurrengo saioak ere leku eta ordu berean izango dira. Honakoak dira:
- Apirilak 7: Atzerriko titulazioak homologatzea. Atzerrian DBHko, unibertsitateko edo heziketa profesionaleko diplomak edo ikasketak dituzten baina oraindik homologatu edo baliozkotu ez dituzten pertsona guztiei zuzenduta dago.
- Ekainak 6: Profesionaltasun ziurtagiriak. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eskaintzen dituen lanbide heziketako eta esperientzia bermatzeko ikastaroetara sartzeko beharrezkoak diren baldintzen inguruko informazioa eskainiko da.
- Urriak 17: atzerritartasun orokorra.
- Azaroak 21: Nazionalitate azterketak. Espainiar nazionalitatea eskuratzeko azterketa egin nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Aurre-baldintza gisa, DELE A2 diploma eta CCSE konstituzioaren inguruko jakintza bermatu beharko dira.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan