Sargardo eguna dela-eta, ostalaritzako ordutegiak luzatu egingo dira

10.03.17
Hiritarren Segurtasuna

Bihar ''Sagardo Eguna'' dela-eta, Udalak baimena eman du herriko establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi dezaten. Hori horrela, martxoaren 11n, baimena dute jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierako ohiko ordutegia luzatu eta horri beste bi ordu gehitzeko.

Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eremuan establezimenduentzat ezarrita eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak honi buruz duen 36/2012, martxoaren 13ko, Dekretuan zehaztutakoaren babesean hartu da ordutegiak luzatzeko erabakia eta Dekretu bidez onartu. Erregulazio horretan xedatzen da establezimenduek ixteko duten ordutegia luzatu ahal izango dela ondoren zehazten ditugun kasu eta denboratan:

  • Ordu eta erdi ostiral, larunbat, eta jaiegunen bezperatan.
  • Ordu erdi gehiago ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean.

Salbuespen eta luzapen horiek ohiko ordutegiari eransten edo gehitzen zaie. Ordutegiak zehazturik daude establezimenduaren tipologia edo motaren arabera. Sailkapen zehatza ondorengoa da:

Establezimenduen ordutegiak 
Taldea Ixteko ohiko ordutegia
Ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperatan
Sagordo eguna
Larunbata, martxoak 11
1 23:00ak 0:30ak 2:30ak
2 Ordu 1:00a
2:30ak
4:30ak
3 2:30ak 4:00ak 6:00ak
4 4:30ak 6:00ak 8:00ak
  • 1ngo taldea: Gazteentzako dantza-aretoak eta dantzalekuak, diskotekak,dastalekuak, izozki-dendak, txokolategiak, txurro-dendak, kruasan-dendak, te-aretoak eta antzekoak
  • 2. taldea: Tabernak, ardandegiak, edalekuak, kafetegi-tabernak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak,janari-etxeak,txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta antzekoak.
  • 3. taldea: Taberna bereziak, whiskitegiak, klubak, bar amerikarrak, pubak, disko-barrak, karaokeak eta antzekoak.
  • 4. taldea: Dantzalekuak, dantza-aretoak, diskotekak, kafe-teatroak, ikuskizunak dituzten jatetxeak eta antzekoak.

Ermuan gaur egun dugun egoera zehatz-mehatz

Gure udalerrian hiru establezimendu ditugu 4. taldean. Beste hiru hirugarrenean ditugu eta gehienak –ia guztiak- bigarren taldekoak dira. Azkenik, lehenengoan ditugunak ere urriak dira, ia apenas.

Horrez gain, gogoratu behar dugu baita ere, 3. eta 4. taldeko establezimenduek itxieratik berriz zabaldu artean gutxienez sei ordu gorde behar dituztelarik.

Ixteko ordutegia luzatzeak, ez ditu establezimenduen titularrak salbuesten gainerako herritarrei, segurtasunari edo osasun eta ingurumenari eragozpen edo kalteak sortu ez izanagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko