Laburbira zirkuitua hilaren 16an iritsiko da Ermua Antzokira

10.03.17
Euskara

Laburbira zirkuitu ibiltariaren hamalaugarren edizioa abian da jada. Euskarazko zortzi film laburrek osatzen dute aurtengo programazioa, eta 32 herritan izango da ikusteko aukera, tartean, Ermuan.

Ekimena Euskaltzaleen Elkarteak antolatzen du, eta Ermuko saioa Euskal Birusa elkarteak kudeatzen du. Zirkuitu ibiltari honen helburua bikoitza da: batetik, euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez; eta bestetik, ikusleei geurean sortutako zinearen mokaduez gozaraztea.

Bira ostegunean, martxoaren 16an iritsiko da gure herrira, Azpeitiaren, Parisen, New Yorken eta Hernaniren atzetik, besteak beste. Saioa zineklubaren ordutegian egingo da, 20:30etik aurrera, eta ordu eta laurden inguruko iraupena izango du. Sormenezko ikus-entzunezkoan, fikzioak, dokumentalak eta animazioak eskainiko dira saioan, honako hauek, hain zuzen:

Laburbira igaroko den zenbait udalerritan, zuzendari batekin solasaldia izango da. Modu horretan, sortzaileek beraien lana ikus-entzuleei zuzenean aurkezteko aukera izango dute, eta ikusleek ere zuzendariekin patxadaz hitz egin ahalko dute. Ermuan, Hileta lanaren Kepa Sojo zuzendaria izango dugu saioan. Sojo (Laudio, 1968) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Zinemaren Historia irakasgaian, eta 2009tik Gasteizko Cortada Zinemaldiko koordinatzailea ere bada. Nazioko nahiz nazioarteko 70 sari baino gehiago eskuratu ditu bere lanei esker.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin