Jaurtitze luzeko VII. txapelketa nazionala: Morenok urrea eta Gorritxategik brontzea xabalinan

13.03.17
Kirolak

Atleta ermuarrek domina bana jantzi dute Badajoz probintzian ospatu berri den Espainiako eta jaurtitze luzeko VII. Negu Txapelketan

Herriko kirolariek poztasun barri bat eman digute martxoko lehen asteburuan. Arantza Moreno Fernández eta Leire Gorrotxategi Conde atletek distiratsu atera baitira azken asteburuan Badajoz probintzian ospatu den Espainiako eta jaurtitze luzeko VII. Negu Txapelketan. Arantza Moreno Fernández (Bartzelona KEko kidea) Espainiako neguko txapeldun tituluari eutsi zion, asteburuan Montijon jokatu den txapelketan, 600 gramotako jabalina jaurtiketan. Bartzelona Taldeko atletak garaipena lortu zuen jaurtiketa onenean jabalina 50 metro eta 85 zentimetrora jaurti ondoren. Arantza sailkapen orokorreko lehen sailkatua izan zen, bigarrenean jaurtiketan 50,85 metroko marka ezarri ondoren. Eta horrekin batera, hirugarren postua Leire Gorrotxategi Conde ermuarra eta Bidezabal taldeko kirolariak lortu zuen, 41,72 metroko jaurtiketa erregistratuz.

Laburbilduz, bi domina oso baliotsuak. Harro egoteko moduko emaitzak ekarri dizkigutenak atleta ermuar biak. Zorionak!

Atletismoko Federazio espainiarrak txapelketaren argazkiak eseki ditu. Guk argazkietara iritsi ahal izaterik izan dezazuen, lasterbidez, lotura eginda uzten dugu, jabetza intelektualaren eta argazkilariaren eskubideak errepestatzeko, irudiak babestuta baitatude. Argazki sorta horretan Arantzari nahiz Leireri dagozkien irudiak aurkituko dituzue, lanean eta jarutiketan.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira