'A solas contigo', Santiago Auseronek Ermua Antzokian emango duen kantaldia

15.03.17
Ermua Antzokia

‘A solas contigo’ da ostiral honetan Santiago Auserón kantariak Ermua Antzokian eta gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera emango duen errezitaldiaren izenburua. Auseron, Juan Perro goitizenez ezagunagoa da, ‘Radio Futura’ talde ezagunaren konposatzaile eta abeslaria izan zenetik. Aragoikoa gure herrira dator 2017ko Tour ikuskizunarekin eta Juan Perroren zazpigarren albuma; ‘El viaje’, aurkeztuko digu, zeinean bakar-bakarrik aritzen den, bere gitarra akustikoarekin batera. Lanak pazientziaz prestaturiko abesti bilduma jasotzen du, gutxienezko formatuan erregistratu aurretik ezagutzera eman eta findu dituenak. Sarrerak salgai daude 12 eurotan, Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eta bere orotarako kutxazainen sarean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan bertan.

Santiago Auseron interprete eta konpositoreak egun ‘La Huella Sonora S.M.’ bulego independentearen eta ekipoaren baitan lan egiten du, bulego hori arduratzen delarik bere obraren produkzio, edizio, administrazio, kontratazio eta diseinuaz. Biraren inguruak honakoa adierazi du autoreak: “Azken hogei urteetan nire juglarea txakur aurpegiarekin paseatzen egon naizen edo bera izan ote den portuak eta mugak saltatuz, trobadorea bidaiara, eraman duena ez dakit seguru…Gauza da bira honetan zita hitzartu dugula, gitarra tarteko, ea biok bidean bat egin dugun musikari onetatik zerbait ikasi ote dugun”. Diskoa zabaltzen duen ‘Los inadaptados’ abestitik hasi eta azkenengora artean, arrisku poetikoaren eta herri abestiaren arteko oreka bilatzen dela ezaugarri nagusia da, tartean estilo asko ukituz.

Juan Perroren errepertorio berrian ipar Amerikako afrikarren herentzia (blusa, R&B, rocka, soula eta jazzeko soinu estandarrak) modu gero eta naturalagoan uztartzen dira tradizio afrikar eta latinoarekin –batez ere Kubakoekin- eta Iberiako musikarekin. Horren bidez, gaztelerazko bertsoa fundamentuzko sonoritateetan eta ideia ausartetan garatu egiten da, etorkizunaren egarriz. Auseronen idazkera eta interpretazioak heldutasunaren ezaugarri dira, gazteriako lotsagabekeri esperimentatzailea ahantzi gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu