‘From the Root to the Fruit’ diskoa aurkeztera dator ‘Nick Boss Band’ Illinoisetik Lobianora

16.03.17
Kultura eta Gazteria

Bizkaia jazz-blues zirkuitua bueltan datorkigu Ermura asteburu honetan, ‘Nick Boss Band’ talde ipar amerikarraren eskutik. Taldea osatzen duen boskotea larunbat arratsean emango du kontzertua Lobiano Kulturgunean, iluntzeko 20:00etan hasiko delarik emanaldia. Sarrerak jada salgai daude 8 euroren truke Kutxabanken webgunean entitatearen orotariko kutxatzainetan, eta baita Lobianon bertan ere. Ikuskizuna hasi artean sarrera erosteko parada ere izanen dugularik.

Nick Moss Band kaleratu duen azken lana aurkeztera dator, ‘From the Root to the Fruit’ titulukoa. Diskoak 27 abesti biltzen ditu, bi zatitan. Lehenengoan blues musikaren sorkuntza eta hazkundeari buruzko sorta dakar, Jump Blues, Texaseko Bluesa edo Chicagoko estiloak uztartuz. Bigarrenean zatian soinuak gogortu egiten dira, musika esperimental, progresibo eta hirurogeigarren hamarkadako ukituekin, hots Soul, Rock eta Funk estiloetara bira eginez.

Nick Moss Chicagokoa (Illinoisekoa) gitarra jole aparta da, konpositore eta kantaria. Bere taldeak hainbat aldaketa jasan izan ditu; hasieran Nick Moss and Flip Tops izenaz ezagun egin ziren eta, aldiz, orain The Nick Moss Band (NMB) dira. Blues musikaren sari ospetsu eta prestigiotsuenetarako 16 aldiz izendatu dute banda.

Espainian egingo duen lehenengo bira honetan Nick Mossekin batera datozen kide eta musikariak ondorengoak dira; baterian, Patrick Seals, teklatuetan; Taylor Streiff, eta baxuan Nick Fane. Aurkeztera eta ezagutzera ematera datozen disko berri horretan Michael Ledbetter musikariak ere kolaboratu du, Leadbelly taldeko oinorde zuzena. Aukeraz gozatu!

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne