Planeta zaintzearen aldeko konpromisoa berretsi eta eta eginkizun horretan bat egin du Ermuak
Planeta zaintzearen aldeko konpromisoa berretsi eta eginkizun horretan bat egin du Ermuak beste urte batez. La Hora del Planeta kanpaina martxoaren 25ean, larunbata, gauzatuko da aurtengoan mundu guztiko herri eta hirietara, eta Ermua ez da gutxiago izango. Udalak bat egin du WWF Munduko Natura Funtsak bultzatutako ekimenarekin, eta hainbat eraikin eta gunetako argiak ordubetez itzaliko ditu.
Ermuko Udalak aurten ere bat egingo du kanpainarekin eta aipatutako egun eta orduan, Orbe Kardinalaren plazako argiak eta Udaletxeko, Lobiano jauregiko, Teresa Murga eraikineko eta Ermua Antzokiko argi apaingarriak itzaliko dira. Gainera, herritar guztiei parte hartzeko gonbita luzatu zaie, energia aurrezteko keinu polit hori egin dezaten.
Hori guztia kontuan izanda, kanpainaren helburu nagusia etorkizunerako bide berri bat hastearen garrantziaz eta presaz kontzientziatzea eta klimaren aldeko mezu argia zabaltzea da. Hori dela eta, 2017ko La Hora del Planetaren leloa “IPlaneta lehenengo gauza. Ez zaitzala inork geldiarazi” izango da. Itzalaldia mundu guztian une berean izango da: martxoaren 25ean, larunbata, 20:30etik 21:30era.
2007an jarri zen martxan lehen aldiz La Hora del Planeta, eta urte hauetan zehar ingurumenaren aldeko munduko kanpainarik garrantzitsuena bilakatu da. Ekimena administrazio publikoari, ikastetxeei, elkarteei, entitateei, enpresei edota hiritarrei zuzenduta dago, eta ordubetez argiak itzaltzea bezalako keinu sinboliko baten bitartez, klima aldaketaren aurkako borrokarekin bat egin dezake nahi duen orok. Guztiok batera klima aldaketari aurre egiteko gai gara. Iritsi da unea.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko