Partikularren material eta liburuak hartzeari utziko dio Liburutegiak

17.03.17
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak aldi batez utziko dio pertsona partikularrek utzitako material eta liburuak hartzeari.

Urteetan Liburutegiak jaso izan ditu partikularrek oparitu eta emandako liburuak. Liburu horietako gehienak Langraiz Okako kartzelara bidaltzen zituen edo Gobernuz Kanpoko Elkarte ezberdinei ematen zizkien eta hauek premia zuten herri ezberdinetara eraman edo bestelako xede soziala zuen erabilera eman ziezaieten. Jasoetakoetatik hein txiki bat liburutegiko fondoetara eransten zen.

Hala ere, arrazoi ezberdinengatik, bai Langraiz Okako kartzelak eta liburutegiarekin elkarlanean aritu izan diren Gobernuz Kanpoko Elkarteek liburuak hartzeari utzi diote. Ondorioz, une honetan, Liburutegiko biltegian materialak gordetzeko leku urritasuna eta mugak daude. Hori dela-eta, Udal Liburutegiak denboraldi batez utzi egingo dio partikularren liburu dohainak jasotzeari.

Nolanahi ere, norbaitek oso liburu interesgarriak dituela uste badu, liburutegiarekin jar daiteke harremanetan material horri irtenbiderik onena bilatu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz