Elkarlanean berrikuntza proiektuak lantzeko xedez elkartu diren zortzi euskal udalerrien artean da Ermua
Innpulso Sareko kide diren euskal udalerriak bat egingo eta elkarlanean bateragarri diren berrikuntza proiektuak garatuko dituzte; sinergiak batu, ezagutza eta esperientziak partekatu eta estatuan nahiz Europan finantzazio iturriak bilatzeko. Abanto, Barakaldo, Bilbao, Donostia, Eibar, Ermua eta Etxebarri herriek hobetzeko eta berrikuntza lantzeko interesean ados daude. Guztiek Zientzia eta Berrikuntza herrien Innpulso Sarearen kide dira, horretara bilduta daudelarik estatuko 62 udalerri eta hiri. Toki-udalbatzar horien ordezkariek eta Gazteizekoek –azken hauek ez dira Innpulso sareko kide- bilera egin zuten bart Barakaldon, elkarlanean proiektuak lantzeko helburua adostu eta baldintzak zehazteko, batez ere etorkizuneko ‘smart city-ak’ deritzaten proiektuei dagokionean, eta bilerak egiteko egutegia zehazteko.
Taldean, besteak beste, bertako Amaia Del Campo eta gure herriko Carlos Totorika alkateak zeuden. Del Campok adierazi zuenez bildutakoen asmoa “Innpulso sarearen baitan lan taldea eratzea da. Udalerrien artean esperientziak aztertzea eta konpartitzea, kointzidentzia puntuak bilatuz euskal udalerrien lankidetzarako parada eman dezaten, sinergiak batu eta baliabideak nahiz informazioa partekatzeko”.
Proiektu zehatzik mahai gaineratu ez bada ere, Ermuak eta Barakaldok baterako ekimena dutela aurreratu zuten. “Sareko gainerako kideei horren berri emango diegu, ea gauzatu eta egin dezakegun aztertzeko, baina baikor gara eta baiezkoan gaude”, erantsi zuen Amaia Del Campok. Carlos Totorikaren esanetan, udalbatzar guztiek egin beharreko lana da. “Gure administrazioen egin beharra,jada, herritarrek Barakaldo, Ermuan, Bilbon eta nonahi egiten dutena egitea da hain zuzen ere: eraginkorrak izatea, berritzea eta elkarlanean jardutea ezinbestekoa dugu”. Agintari ermuarrak ondorengoa ere erantsi zuen, finantzazioa eskatzeko ezinbesteko urratsa da, eta horren ildotik, ekimenean sakontzen segitu beharra dugu. Proiektuak eta ezagutza partekatzerik dugun aztertzen ari gara, segidan baliabide finantzarioak partekatzeko, interes komunetan sakontzeko. Pauso hori eman gabe, ezinezkoa izango zaigu ondorengoak ematea. Europak azpiegitura fisikoetarako gero eta baliabide gutxiago ematen dituen, arren, berrikuntza alorra finantzatzen laguntzen segitzen duelarik” erantsiz.
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ematen duen ‘Zientzia eta Berrikuntzaren’ izendapena jaso zuen Ermuak 2010ean. Gurekin bat, urte horretan beste hogeita hamar hiri edo herrik jaso zute estreinakoz. Izendapena hiru kategoriatan banaturik dago, hiri edo herrion tamainaren arabera. Bakoitzean hamar aipamen eginez. Ermuan txikienen artean, 20.000 biztanlerainoko multzoan dago. Bigarrena 20.000 biztanletik 100.000ra bitartekoentzat da eta, hirugarrena, azkenik, 100.000 biztanletik gorakoentzat. Izendapena hiru urtetarako da eta hori berritu egin ahal izango delarik, denbora horretan bakoitzak egindakoaren arabera. Harrezkeroztik, Ermua kide izatearekin bat Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan da. Gaur egun, eta 2013az geroztik Innpulso sarea presiditzen dute Mostoles eta Barakaldo herriek erdibana.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua