Azken sarrerak salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Tipi, Tapa, Korrika!’ ikuskizunerako
Basoari urtero iristen zaio udaberria, kukuak esnatu, elurrak urtu eta landareak loratzen direnean. Euskarari ostera, bi urtetik behin, Korrikarekin batera. Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, pailazo sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna.
Horrela aurkezten da Tipi, Tapa, Korrika!, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria. Pailazo ezagunek bi saio eskainiko dituzte ostiral honetan Ermua Antzokian, etxeko txikienen gozamenerako.
Antzezlanak 70 minutu inguruko iraupena du, eta saioak ostiral honetan, martxoak 24, 17:00etan eta 19:00etan izango dira. Sarrerak agortzear daude bi emanaldietarako, beraz, ez ezazu gehiago itxaron eta erosi ezazu zeurea 6 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan edota Kutxabanken webgunean. Ikuskizunaren egunean oraindik sarrerak gelditzen badira, saioak hasi baino ordubete lehenago salgai izango dira Ermua Antzokiko leihatilan.
Eman lekukoa, hartu, jaso, pasa... aurrera... eraman euskara etorkizunera Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta Tipi, Tapa, Korrika! ikuskizunarekin.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu