Loteria dezimo solidarioak saltzeari ekingo dioela iragarri du AECCk
Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteak (AECCk) iragarri du datozen asteetan datorren maiatzaren 6ko zozketa berezirako loteria dezimoak saltzen hasiko dela. Estatuko Loteria eta Apustuen Erakundeak urtero loteria zozketa berezi bat eginen du, horretan bildutakoaren zati bat AECC elkarteari emanez bere zereginean laguntzeko eta minbiziaren kontrako ikerketan erabiltzeko. Zozketa berezi hori maiatzaren 6ko larunbatean egingo da eta partizipazioak elkartearen logotipoa eramango dute.
Azken urteetan bezala aurtengoan ere dezimoak 12 eurotan salduko dituzte eta, urteroko legez, ez dute izango errekargurik eta edozein loteria administrazio ofizialean kobratu ahal izango dira, sarituak izanez gero. Asteroko zozketa arrunta denez gero, zenbaki bakoitzeko ehun (100) dezimo besterik ez dago. Hori bai, guztiak helburu onuragarria izanen dute, minbiziri aurre egiteko ikerketan erabiliko baita bildutako dirua. Ermuko taldeak aurten 14 zenbaki eta serie oso eskatu eta erosi ditu, guztietan 0tik 9 zenbaira arteko amaiera izani, bi horien barne. Hortaz, 1.400 dezimo salgai jarriko. Iaz guztiak saldu zituzten eta, aurtengoan, gu guztion laguntzarekin gauza bera egitea espero dute. Ez zaitez Ermuko dezimorik gabe geratu!
AECC elkarteak beren kideek saltzen duen loteriaren %20 jasotzen du Estatuko Loteria eta Apustuen erakundeagandik, laguntza gisa. Horregatik hain zuzen Ermuko boluntarioek datozen egun eta asteetan zehar kalera aterako dira ermuarroi partizipazioak eskaini eta saltzera. Elkartekoek egun ezberdinetan izango ditugu kalean herriko hainbat tokitan mahaia jarriko dituztelarik herritarroi, gure elkartasuna eskatuz eta loteria saltzen eta eskaintzen. Lagun iezaiezu!
Ermuan AECCren ordezkari eta kide den Toki-batzordeak urtean zehar hainbat jarduera gauzatzen ditu herrian (mahai apaingarrien lehiaketa, karrera solidarioa, diru-biltze eta informazio mahaiak eta abar) guztiak ere solidarioak direnak, bildutako sosak minbiziaren ikerketarako bideratzen baitira. Loteria saltzea, xede berbera duen beste jarduera bat da.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du