Komikia eta nobela grafikoa protagonistak Liburutegiko jardueretan
Udal Liburutegiak komikia ezagutzen hasteko eta genero horretara hurbiltzeko 15 tailer gauzatu berri ditu aurreko bi asteetan, erabiltzaileen artean komikien eta eleberri grafikoen irakurketa bultzatu zabaltzeko egiten diharduen ahaleginean. Azken bi asteetan gazteak komikien mundura hurbildu eta jauzia egiteko hamabost tailer gauzatu ditu, horietako sei literaturaren ikuspuntutik landuko dira eta beste bederatzi ilustrazioaren ikuspuntutik.
Saio literarioak Peru Magdalena idazle, bertsolari eta ilustratzaileak gidatu ditu. Tailer hauetan Ermua BHIko 4. mailako ikasleek eta Batxilergoko lehenengo mailakoek eta eta Colegio San Pelayoko DBHko 4 mailakoek hartuko dute parte. Ikasleek ”Historia de una rata mala”, ”Indiara bidaia”, ”Txinara bidaia” eta ”Haur besoetakoa” komikiak irakurri dituzte, besteak beste.
Bestetik, ilustrazio tailerrak marrazkilaria eta UPV/EHUko Arte Ederretako irakaslea den Josen Morlesinek emango ditu. Saio hauetan genero literario honetan murgiltzeko sarrera eta estilo desberdinen ibilbidea egiten du. Bukatzeko tablet grafiko batez teknika desbedinak erakutsi ditu eta guztion artean bineta bat eginez saioa bukatu dute.
Ainara Azpiazu izan da berriz San Lorenzo Ikastetxean hiru ilustrazio tailerren dinamizatzailea, tailer bat zikloko.
Ekintza honen osagarri dira Liburutegian dagoen komiki berrien erakusketa eta bi hilabete hauetan komikiak maileguan hartzen dituzten pertsona guztien artean egingo den zozketa.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat