Kirolaren Udal Kontseilua eratzen saiatuko gara Ermuan
Ermuko Kirolaren Udal Kontseilua eratzeko proposamena aurkeztuko du Kirol zinegotzigoak, Udaletxeko Gai Orokorren eta Osokoak aztertu beharreko Gaien Batzordean.
Gobernu taldeak Kirolaren Udal Kontseilua eratzea proposatuko duela iragarri zuen Kirol zinegotzi Jose Ramon Gombauk bart, kontsultarako izaera izango eta herriko kirolean eragile diren hainbat ordezkari bilduko duen organoa. Zinegotziak azaldu zuenez “Kontseiluak elkarte eta herritar guztiena behar du izan eta, horregatik, eratzea adostu nahi dut Ermuko ikastetxe, elkarte eta klubekin”.
Proposamena udal talde politikoei aurkeztuko zaie, martxoaren 28ko asteartean bilduko den Udaletxeko Gai Orokorren eta Osokoak aztertu beharreko Gaien Batzordean.
Orain hilabete batzuk atzera, Kirol Alorrekoek eta Jose Ramón Gombau zinegotzi eskudunak elkarte, talde eta Guraso Elkarteekin harremanetan jarri ziren Kirolaren Udal Kontseilua eratzeko asmoa zutenaren berri emateko.
Kontseilua parte-hartzeko sektore organoa izango da eta bere xede nagusiak herrian kirola nahiz jarduera fisikoa sustatzeko lana sendotzea izango da. Politikariaren esanetan “kontseilua eratzeak kirolean egin daitezkeen hobekuntzei buruz sakon hausnartzeko eta kirol eragileen behar eta eskaeren gainean adiago egoteko bide emango digulakoan nago”.
Zinegotzia kontseilua eratzeagatik bere poza agertu zuen, horren egiteko nagusia “herrian kirolaren alde egitea izango dela, egunero zeregin horretan dabiltzan elkarte eta kolektibo, irakasle, ikastetxeetako Guraso Elkarteei eta eragile guztiei ahotsa emanez”.
Organoa eratzeko beharraren inguruan “kirol eragileei parte hartzeko espazio handiagoa eskaini behar diogu, herrian elkarbizitzen ditugun kirol errealitateei ahotsa emateko” azpimarratu zuen José Ramón Gombauk.
Kirolaren Udal Kontseiluak landu beharko dituen gaien artean,besteak beste, haur eta eskola kirola; federaturik daudenen kirola, kirol jarduera eta modalitate ezberdinak, udalaren kirol jarraibideak eta instalazio publikoen erabiltzaileak, eta abar… Orain etorkizuneko organo horrek funtzionatzeko izango duen erregulamendua lantzen ari dira, zirriborroa, zeina lehenengo bileran aurkeztuko zaien kideei, ondoren onartzera pasatuz. Kirolaren udal kontseilua eratzeko azken izapidea Udalbatzarrak Osoko Bileran araudi edo erregulamendua berrestea izango da.
Kirolaren Udal Kontseilu berri horrek etorkizunean izan ditzakeen egitekoen artean ondorengoak izatea nahi da:
- Kirolean eta jarduera fisiko gaietan udal gobernuaren aholkularia izatea.
- Herriko kirol eta jarduera fisikoen inguruan eztabaidatze eta ezagutza zabaltzea, lan eginez gai horietan adostasuna lortu dadin.
- Kirol eta jarduera fisikoaren gaietan proposamenak garatzea eta gomendioak ematea.
- Herrian gauzatzen diren kirol jarduera, programa eta planen jarraipena, ebaluaketa eta diseinuan parte hartzea.
- Ermuan kirolaren eta jarduera fisikoaren praktika sustatzeko lanean laguntzea, arreta berezia jarriz eskola kiroleko modalitate eta adin guztietan.
- Ermuan kirolaren eta jarduera fisikoaren praktika gauzatzeko lan ildoan partikular, erakunde nahiz elkarteen parte-hartzea sustatzea, ditugun kirol ekipamenduen erabilerarik onena izateko planteamendurik egokienak planteatuz.
- Sektorekako eta parte hartzeko udalak dituen bestelako organoek kontseiluei laguntza eskaintzea kirolarekin eta jarduera fisikoarekin zerikusia eta lotura duten gaiak lantzen dituztenean.
- Kontseiluko erregelamenduan jasotakoaren arabera, lan-taldeak eratzea.
- Talde zehatzei zuzenduriko eta horiei informazioa bideratzeko batzorde egitea, jorratutako gaiei buruzko eragile horien iritzia jasoaz.
- Pertsona orok Ermuan kirolaren praktika sustatzeko eta jarduera fisikoa egiteko aukera berdinak izan ditzagun arduratzea eta zaintzea.
- Jarduera fisiko eta kiroleko alorreko erakundeen artean parte-hartze prozesuak bultzatzea.
Kontseilu berri horrek, gutxienez, urtean bi bilera egingo ditu eta kirolaren inguruko gai zehatzak aztertu eta landuko dituen lan-taldeak eratzeko aukera izango du José Ramón Gombauk aditzera eman zuenez.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke