Apirilaren 4an egingo da Bake-epailea hautatzeko lehen azterketa

24.03.17
Gizartea

Ermuan Bake-epaile kargua betetzeko asmoz izena eman eta Oinarri Orokorretan jasotakoaren arabera prozesuan aurrera jarraitzen duten 19 herritar eta hautagaiek apirilaren 4an eta eguerdiko 12etatik aurrera egingo dute lehen azterketa, udaletxeko atikoan. Hautagaiek derrigorrezko izaera eta baztertzailea izango den lehen froga horretara agertu beharko dute, bakoitzaren nortasuna egiaztatzeko agiri ofizialak eramanez (NAN, pasaportea, eta abar…). Planifikazio Estrategikoaren barne txertaturik dagoen, Pertsonak kudeatzeko zerbitzuak aditzera eman berri duenez.

Epaimahai Kalifikatzaileko kide izango dira Udalbatzarra eratzen duten sei alderdi politikoetako –PSE-PSOE, Bildu, EAJ-PNV, Ermua Se Puede-Ahal da, PP eta Irabazi taldeko- ordezkari bana. Horiekin bat egongo dira pertsonak kudeatzeko sailean lan egiten duen Teknikariak eta Udalbatzarreko Idazkari Nagusiak. Azkenik, eta euskararen ezagutza baloratze aldera, Udal Euskaltegiko irakasle batek ere parte hartuko du, bigarren froga horretan.

Lehen froga hori test motakoa izango da, horretan udalerriari, biztanleriari, zerbitzuei, erakundea administratibo eta politikoari, edo historiari buruzko 60 galdera erantzun beharko dituzte aurkeztutakoek. Guzti horren inguruko datuak webgune korporatibo honetan eskaintzen ditugu. Ariketa egiteko, gehienez ere, 50 minutu izango dituzte eta erantzun zuzen bakoitzak puntu 1 gehituko du, erantzun okerrak, berriz, 0,5 kendu. Puntuaziorik hoberena irizpide hori aplikatzearen ondoriozkoa izango da.

Ariketa ordenagailu bidez zuzenduko eta anonimotasuna gordez zuzenduko da, partaide guztien aukerak eta baldintzak berdinak izan daitezen. Behin-behineko emaitzak egun horretan bertan argitara eman eta ezagutarazteko asmoa du Epaimahaiak.

Bigarren froga euskararen ezagutza kreditatzekoa izanen da, borondatezkoa, eta horretarako Epaimahaiak zehazten dituen idatzizko nahiz ahozko ariketak egingo dira.

Prozesu honen inguruko argibide guztiak Egoitza elektronikoan/Abiapuntun/Iragarki-oholean/Enplegu Publikoko Eskaintzan/Bake-epaile titular eta ordezkoaren hautatzean duzue. Guk horretara erraz iristeko, lasterbidea usten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.