Ermuaren moduko herrietako esperientziak erakutsiko dizkigu Berbetan jardunaldiak

24.03.17
Euskara

Euskararen erabileraren inguruko Berbetan jardunaldiek aurrera jarraitzen dute Ermuan martxorako eta apirilerako aurreikusitako programazioarekin. Astearte honetan, martxoak 28, siao berri bat izango dugu Lobiano Kultur Gunean.

Hitzaldi-topaketak Gure moduko herrietako esperientziak du izena, eta Asier Lafuente eta Aitziber Gurutziaga izango dira hizlariak. Manuel Moreno ermuarra izango da moderatzailea, eta topaketa horretan, Ermuaren antzekoak diren herri eta auzoetan abian jarri diren esperientzia aberasgarriak ezagutzeko eta trukatzeko aukera izango da. Horrela, elkarren artean ezberdinak diren baina antzeko helburuak dituzten bi egitasmo ezagutu ahal izango ditugu: batetik, Agurain, 75 ordu euskaraz eta, bestetik, Egia, Egian euskaraz bizi nahi dugu. Hitzaldia doakoa da, eta 19:00etan hasiko da.

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu apirilaren 4an, asteartea, elkarrizketa musikatua izango dela Lobiano Kultur Gunean, Julen Telleria telebistako aurkezlearen eta Izaro Andres musikari mallabitarraren eskutik. Saio hori ere 19:00etatik aurrera izango da.

Gogoeta eta iritzi trukaketarako aukera ematen duen ekimen hau; Euskal Birusa euskara elkartea, Eskolabarri ikastetxea, Ongarai eskola, Kaltxango AEK euskaltegia, Anaitasuna Ikastola eta Udal euskaltegiaren arteko elkarlanaren ondorioa da eta Ermuko Udaleko Euskara zerbitzuaren babesa du.

Duela hamasei urte, 1999ean, hasi zen Berbetan ekimena antolatzen, euskararen ezagutza eta erabilerarekin zerikusia duten zenbait gairen inguruko hitzaldi eta mahai inguruak eskaintzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik