Ezagutzen al dituzu udaberri honetako piroporik onenak?

27.03.17
Euskara

Muxurik onena: goiko ezpainetan pausatu eta behekoetan sentitzen dena” izan da Ermuko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu duen X. Piropo Lehiaketako garailea. Amaia Ezenarro markinarra da piropoaren sortzailea, eta bi pertsonarentzako saria eskuratu du Donostiako La Perla zentroan zirkuitua, aromaterapia eta menuaz gozatzeko.

Gaztetxoen kategorian, Ilyass El Aarrass izan da “Hain polita hain ederra etor niregana maitea” piropoaren egilea, eta 100 euroko erosketa saria lortu du EMOEri (Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkartea) atxikitako establezimenduetan erabili ahal izateko.

14 urtetik beherakoen kategorian, aldiz, “Zure ahoa, nire bekatu goxoa!” piropoa izan da garailea, eta 11 urteko Maddi Rodriguez ermuarrak herriko dendetan trukatzeko 50 euroko erosketa txekea jaso du.

Merkatarien elkarteko ordezkariak zein udaleko langileek osatu dute epaimahaia, eta aurkeztutako lanen originaltasuna goraipatu dute.

Aurkeztutako 135 piropoen artean, ondoko hauek izan dira azken faseraino iritsi direnak:

  • Muxurik onena: goiko ezpainetan pausatu eta behekoetan sentitzen dena
  • Eguzkitan bero, ilargitan ero, baina gustura zu ikusi ezkero
  • Laztana, zu zara negu hotz honetan goxo sentitzeko behar dudan beroki bakarra
  • Tenperatura igotzen didazu, eguzkiak bazterrak goxatzen dituen moduan
  • Udaberriko lore, zu zaitut dotore, nire alboan sentitzea da niretzat ohore
  • Amaigabeko loraldian zaude, pixpilutxo
  • Erlojuko orratz txikia izan nahi nuke, orduro zurekin elkartzeko!
  • Nire bihotza galduko nuke zure musu baten truke!
  • Zu ezagutzea izan da nire oparirik gogokoena!
  • Zu itsasoan bizi bazina, itsas azpian loreak jaioko lirateke!
  • Zure ahoa, nire bekatu gozoa!
  • Hamaika larrosa ematen dizkizut, zu zarelako hamabigarrena.
  • Malko bat izan nahi dut zure begietan jaiotzeko eta zure ezpainetan hiltzeko!
  • Izarra argitsua, eguzkia eguzkitsua eta zu nire bihotzeko izpi handia

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago