‘Bebés en movimiento’ liburua aurkeztuko dute autoreek Lobianon
Ume baten jaiotza gauza aparta da. Betirako aztarna uzten digun horietakoa. María del Mar Sánchez González eta Lorena Gutiérrez ermuarra, fisioterapeutak eta garapen goiztiarrean adituak dira biak. Seme-alabaren jaiotza eta horren lehen etapak eta mugimenduen inguruan erdibana liburua idatzi eta argitaratu zuten iaz dirua biltzeko herri kanpainari esker. Alearen titulua “Bebés en movimiento: acompañamiento del desarrollo psicomotor, sensorial y postural de su bebé” da eta hori aurkeztera etorriko dira ostegun honetan –martxoaren 30ean- Ermuko Lobiano Kulturgunera, arratseko 6etatik aurrera.
Crowdfunding bidez argitaratutako Liburu hau era erreza eta praktikoan mugimenduaren eta gorputz-jarreraren ohiko garapena eta haurrek bere bizitzako lehen urteetan lortu eta integratu behar dituzten faseak. “Gure helburua pertsona helduak bere haurra eskuratzen dituen trebetasun berri guztiak ulertzea eta oso baliagarriak direla kontuan hartzea da. Hori azaldu nahi izan dugu liburuaren bi lehenengo atalburuetan. Liburu honek ezagutza eta tresnak emango dizkie guraso eta profesionalei umearen garapen prozesuan laguntzeko eta ohiko eginkizunetan praktikan jarri ahal izango dituenak; umea hartu, garbitu, elikatu, mugitu edo besarkatu” diote egileek.
Liburuak 5 atalburu ditu. Garunaren garapena eta 0 eta 2 urte bitarteko haurren psikomotrizitatea, gurasoentzako eta zaintzaileentzako gomendioak, garapen fase bakoitzari egokitutako masajeak eta mugimendu-garapenerako jolasak, eta garraio ergonomikoa,
Liburu hau umea izan berri duten edo izango duten gurasoentzat, erizainentzat, emaginentzat, medikuentzat, fisioterapeutentzat edo 0 urtetik 2 urtera bitarteko umeen zaintzaileentzat dago gomendatuta. Liburua lehen eskutik ezagutu nahi baduzu, zatoz Lobiano Kultur Gunera, martxoaren 30ean, osteguna, arratsaldeko 18:00etan.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean