Apirilak bat zine programazio berri eta erakargarria dakarkigu Ermua Antzokira

28.03.17
Ermua Antzokia

Asteburu honetan hasiera emango diogu apirileko zine programazioari. Zine komertzialean estatu batuetako filma aipagarri hainbat izango ditugu, esaterako: Moonlight, Ghost in the shell o El Fundador. Kalitatezko zine espainiarrak ere bere lekua izanen du, besteak beste, El Bar, Zona hostil, edo Incierta Gloria tituluak ikusi ahalko baitugu. Eta zine europarra ahantzi gabe, lan bikainak ere pantailara ekarriko ditugu, esaterako El Sr. Henri comparte piso eta Locas de alegría italiarra.Guztira zortzi titulu, horien berri zehatza aldez aurreko astean emango dugularik.

Osteguneko zineklubean beste lau filma eskainiko ditugu, horien artean, El Viajante, Psiconautas edo Crudo daudelarik. Azkenik, haurrentzako emanaldietan ere izango da zer ikusi zabala eta kalitatezkoa; genero ezberdinak eta filmetako bat euskarazkoa izango da.

Hilero bezala bonoa, jada, erosgai dugu bai Antzokiaren takilan bertan bai Lobianon, zeinari esker zine komertzialeko eta zineklubeko emanaldietara joan ahal izango gara 1,2 €tan. Apirileko bonoak 16,8 €ren prezioa du.

16 filmeko eskaintza erakargarria: 8 komertzial, 4 zineklubean eta beste 4 haurrentzat

Asteko programazioa ostegunean hasiko da, martxoko azken filmaren priekzioarekin. Zineklubean Colm McCarthy zuzendariaren, Melanie, the girl with all the gifts zinta britainiarra ikusi ahal izango da. Filma erakargarria da, irakurketa ezberdinak izan ditzakeena: entretenitzea edo ta gaurko gizarte aurreratuek dituzten gaitzak agerian jartzea. Kritikak ontzat eman du eta adimen zabalaz ikustera doana, harritu egingo da. Mundu osotik zabaldu den onddo batez kutsatuta daudenak giza haragi jaleak bihurtzen dira eta pixkanaka pixkanaka euren gorputzak hiltzen hasten dira, zonbi bilakatu arte. Melanie horietako kasu berezi bat da: haragi jalea bada ere, birus eramailea da soilik. Horregatik, zientzialariek horren biden konponbidea bilatzen hastea erabakiko dute. Iluntzeko zortzi eta erdietan, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren barne, larunbat arratseko zazpi eta erdietan Es por tu bien komedia espainiarraren lehen emanaldia izango da. Zuzendaria Carlos Theron da eta aktore protagonistak José Coronado, Javier Cámara eta Roberto Álamo dira. Komedia eroa da, beren alabak mutil lagunengandik babestearren hiru aita noraino iristeko gauza diren erakusten duena. Nahasmena, dibertsioa eta eromena eskutik datoz ikuslearen irribarrea atera nahi duen lan honetan. Es por tu bien larunbat iluntzeko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Sthephen Gaghan zuzendariaren Gold izango da, Matthew MacConaugheyk protagonista duena. Bizitzan zorte askorik izan ez duten gizaki bi dira, bien ezagutza batuko dutenak Indonesiako oihanean urrea bilatzeko proiektuari ekinez. Iruzurgileak ote dira edo benetan aberasteko plan serio ote dute? Dinamikoa eta entretenigarria. Gold filmak aukera eman dio Hollywoodi iruzurgileen inguruko gaiari berriz heldu eta horretan sakontzeko. Gold larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako emanaldian, azkenik, igande arratseko 5etan La vida de calabacín ikusi ahal izango da. Filma ederra, estreinatik bertatik sariak metatu dituenak. Calabacin ume ausarta da, ama hil eta umezurtz geratzen direnentzako zentro batera joan behar duena. Animaziozko filma onenaren izendapena du Oscar sarietarako. Ikusleen saria eta Europako animazio edo marrazki film onenarena saria jasotakoa Donostsiako Zinemaldian. Baita Frantziako Cesar sarietan. Filma ederra, samurtasunez beterikoa, tragikoa eta komikoa maisutasunez uztartzen dituena. Ezbairik gabe, azken urteetako animazio filmik onenetarikoa.

Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan