25 urtetan eragindako irribarreei eta malkoei agurra

29.03.17
Ermua Antzokia

Ermuko Izarraitz emakumezkoen antzerki taldeak bere ibilbide osoko antzezlanik bereziena eskainiko du ostiral honetan, martxoak 31. 25 años no es nada... pero dan para mucho da taldearen mende laurdena ospatzen duen obrari eman dioten izena, eta horretaz gain, eszenatokiei behin betiko agurra emateko erabiliko dute.

Asun Morales, Emi Castañeda, Isi Gutiérrez, Mari Carmen Soria, Tere Romero eta Socorro Cebrián dira ostiralean Alain Kortazarren zuzendaritzapean arituko diren aktoreak. 25 urtetan Izarraitz konpainiarekin aurkeztu dituzten bost lan adierazgarrienen zatiak antzeztuko dituzte sei emakumeek. 90 minututan zehar, Espainia osoko antzerki amateurraren zirkuituan ezagun egin dituzten testuei errepasoa emango diete artista ermuarrek, eszenatokien gainean betetzen dituzten zilarrezko ezteiak ospatzeko.

Guztira 18 antzezlan, bai komediak eta bai dramak, eta herriko ikuskizun ezberdinetan beste hainbat kolaborazio egindakoak dira Izarraitzeko emakumeak. Izan ere, 25 urte ez dira ezer, baina oso oparoak izan dira Ermuko antzerki taldearentzat.

Izarraitzen azken lana ostiral honetan izango da ikusgai 22:15etik aurrera Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 8 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ostiralean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lerro hauen ostean Eibarko Cadena SER irrati kateak hiru aktoreri egindako elkarrizketa entzuteko aukera duzue. Albistea osorik, hemen.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean