Gozatu ezazu Eduardo Alsasuaren margolan errealistez Lobiano Kultur Gunean

29.03.17
Gizartea

Eduardo Alsasua artista gasteiztarraren obren erakusketa indibiduala dago ikusgai datorren apirilaren 9a arte Lobiano Kultur Guneko bi erakusketa aretoetan. Autoreak azken hamabi urteetan egindako hamalau lanek osatzen dute erakusketa.

Oihal gaineko olio pinturarekin egindako tamaina handiko artelanak ikusteko aukera izango dugu erakusketan. Lan horietan pertsonak agertzen dira, egoera eta inguru ezberdinetan.

Egilea, Eduardo Alsasua, 1982. urtean jaio zen Gasteizen, eta Arabako hiriburuko Arte Eskolan hasi zuen bere ibilbidea. 2007an Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bere lanei esker sari eta beka ezberdinak irabazi ditu. Azpimarratzekoa da, esaterakoa, Figurativas 2013 Ohorezko Izendapena.

Alsasuak azaldu duenez, bere margolanek beti izan dute lotura gertuen duen inguruneko espazioekin. “Obra bakoitza pintura prozesu konplexu baten emaitza da, denboran zehaztu gabeko iraupenean luzatzen dena, objektibazio etengabearen bila. Prozesua beharrizan artistikotik jaiotzen da gehienbat, mezu edo kontzeptu jakin bat transmititzeko nahitik baino gehiago”, azpimarratzen du.

Erakusketa egunero 18:00etatik 20:00etara dago zabalik apirilaren 9ra arte, igandea. Sarrera doakoa da.

Eduardo Alsasuaren obrak bere webgunean ere badaude ikusgai.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du