Korrika 20. gaur Otxandion hasiko eta Ermutik datorren ostiralean pasako, Iruñarako bidean

30.03.17
Euskara

Korrika 20. gaur Otxandion hasiko eta Ermutik datorren ostiralean pasako, Iruñarako bidean. 10 egun iraungo dituen festa ibiltariak bi puntu horiek lotuko ditu eta, jada, guztia prest dago edizio arrakastatsua izateko. Korrika datorren astean iritsiko da gurera, hain zuzen ere apirilaren 7ko ostiral gauean -hamarrak eta laurden inguruan- Mallabitik Ermura sartuko, herria zeharkatu eta Eibarrerantz jarraitzeko.

Gaur zortzi edizioaren aurkezpena egin zuen batzorde antolatzaileak Ermuan. Plazara bildu ziren herrian lekuko eramateko zatiak finantzatzen lagundu dituzten talde, elkarte, ikastetxe, enpresa, alderdi politiko eta dendak.

Girotsu izan zen plaza zuzeneko nahiz goritze musika izan zelako, txalaparta joleak, Alboka Musika Eskolako ikasleak, argazki oroigarriak ateratzeko gune berezia, haurrentzako tailerrak, besteak beste. 20. Korrika dela-eta, girotzeko eta bere testuinguruan sartzeko jarduera eta ekimenak martxo osoan zehar egin izan dira Ermua. Datorren astean ere, izango dugu zer ikusi eta zertan parte hartu; asteartean esaterako Berbetan jardunaldien azken saion, elkarrizketa musikatu egingo Lobiano Kulturgunean, Julen Telleria eta Izaro Andresekin, arratseko zazpietatik aurrera. Egun handia izango den apirilaren 7ko arratsaldean herriko ikastetxeek Korrika txikia korrituko dute; segidan txokolate jana egongo, zirku tailerra, eta Luhartz taldearen erromeria lasterketa gurera iritsi bitartean.

Egitarauan dagoena ikusteko, begira eta ireki jarraian jarri dugun lasterbidea erabiliz, pdf formatuan eskaintzen dizuegun programa.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte