Euskal Jaiaren XL. edizioa asteburuan ospatuko dugu Ermuan
Ermuak Euskal Jaiaren berrogei garren edizioa ospatuko du asteburu honetan. Euskal Jaia herriko ‘Txindurri’ dantza eta txistu taldeak antolatzen du, gure udalaren diru-laguntzarekin, eta herriko ostalarie eta merkatarien eta banketxe baten laguntzarekin. Antolatzaileek ehunka dantzari eta txistulari herrira etorriko zaizkigula aurreikusi dute, Durangaldekoak gehienak.
Aurten ere bizkaiko beste herrietako talde gonbidatuak izango ditugu Ermuan, etorriko zaizkigunak ondorengoak direlarik: Durangotik, Tronperri eta Txoritxu Alai; Berriztik, San Lorenzo eta Iremiñe, Sestaotik, Salleko, Abadiñotik, Iluntze; Elorriotik, Besaide; Atxondotik, Andasto; Markiñatik, Zerutxu; eta Mallabitik, Gazte Alai. Dantzari eta txistulariek laguntzaile diren herriko elkarte gastronomikoetan bazkalduko dute gaoizeko programa amaitu ondoren.
Euskal Jaia asteburuan zehar ospatuko da, nahiz eta egun nagusia igandea izango. Egitarauari larunbat arratsaldean emango zaio hasiera.
Programatutako ekitaldi eta leku-orduen xehetasuna ondoren zerrendatzen duguna da:
- Apirilak 1, larunbata
- 18:00etan: Dantza Erakustaldia Orbe Kardinalaren plazan.
- Talde partehartzaileak:
- Gure Ametsa taldea
- Txindurri Dantza eta Txistu taldea
- 20:00etan.: Larrain-dantza.
- 20:15 h.: Erromeria ‘Errebal’ taldearekin.
- Jarduera guztiak Orbe Kardinalaren plazan egingo dira.
- Apirilak 2, igandea
- 10:30etatik 11:00etara: Taldeen harrera San Pelaio parkean eta hamaiketakoa.
- 11:30etatik 13:30etara: Taldeen kalejira hiri gunean eta auzoetan zehar.
- 17:00etan: Dantza erakustaldia plazan
- 18:00etan: Erromeria ‘Ein Go, kantan eta dantzan’ taldearekin.
Lotutako albisteak

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita