Industria ardatz dituen jardunaldi eta ekintza hainbat gauzatuko Izarra Centren

03.04.17
Ekonomi Sustapena

Izarra Fundazioak industriaren munduarentzat oso aproposak eta ezagutzeko komenigarriak diren jardunaldi eta ekitaldi batzuk antolatu ditu, zeinak lehiakortasunaren alorrean funtsezkoak diren. Jardunaldion programa apirileko hilabetean zehar gauzatuko da, aste honetatik bertatik, ostegunean bertan ‘Ikusmen artifiziala-Basque Industry 4.0’ titulukoa iragarrita dago, zeina Izarra Centren bertan emango den, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 1ak bitartean. Ikastaro hori SPRI sozietatearekin elkarlanean antolatu da, eta bere webgunean nahiz Izarrakoan jasota daude ezagutzera emateko eta izen-emateak bideratzeko. Jardunaldian, aditu batek fabrikazio prozesuetan kalitatearen ikuskatze eta kontrol eremuan balio erantsi handia duen erremintari buruz hitz egingo digu.

Egun horretan, lehen jardunaldiaren ondoren, Tecnaliak ORAINN ekimenari buruz hitz egingo digu. Iniziatiba honen bidez, berrikuntzarako baliabideak ez dituen enpresaren eskuetan Berrikuntzarako "Incompany" Arduradun bat jarri nahi du. Honek, enpresako egunerokotasunean parte hartuz eta enpresako pertsona ezberdinekin elkarlanean, enpresa berritzaileagoa eta lehiakorragoa izan dadin gaur egungo berrikuntza beharrei eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko moduan lan egingo du.

Maiatzaren 8an, 9:00etatik 11:00etara, “Lau gako intra-ekintzailetzarako” hitzaldia izanen dugu. Hitzaldi honetan enpresa barruan talentua mantentzeko eta berrikuntzarako iturri bat bezala intra-ekintzailetzari buruz hitz egingo da. Enpresa bertatik egiten den berrikuntza eta ekintzailetza prozesu bat aurrera eramateko gakoak azalduko dira, prozesu honek oinarri hartu beharko lituzkeen ardatzen gaineko azalpenak emanez.

Enpresen atala honi dagokionez amaitzeko, maiatzaren 16an, 9:00etatik 10:00etara, “I+G+b gauzatuz zure enpresan nahiz besteren batean inbertitzeagatiko Kenkari fiskalak” hitzaldia izango da gure herrian, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek ateratako kenkari fiskalen lerro berriari buruz azalpenak eman eta hitz egiteko. Kenkari fiskal hauei esker aurrerantzean enpresek bere organizazioetan edo besteren batean eginen duten I+G+b inbertsioak aprobetxatu ahal izango dituzte. Horrela, enpresak, hirugarren baten ikerketagatik berezkoa balitz bezala, bere buruari kenkariak aplikatu ahal izango dizkio, start-up berriak sustatzeko asmoarekin.

Azkenik, industria mundua alde batera utzita, apirilaren 25ean 18.30etan Ermuko Izarra Centren, garapen pertsonalean aditua den Iker Fernandezek, abentura egile gisa ezagun dena, “Bizitza nahiz lanean nola izan zure buruaren gidari edo entrenatzailea” (coach) izenburua duen 80 minutuko doako hitzaldi motibatzailea emango du. Hitzaldi hau, urte honetan zehar Iker Fernandezek “Pasioz bizitzea” mezua hedatzeko 10.000 irrifar biraren barne txertatzen da. Bira horren xedea pertsonengan pentsamendu positiboa inspiratzea eta pertsona bakoitzak bere iniziatiben bultzatzailea izatea da. Direnak direla, pertsonalki eta profesionalki errealizatuak sentitzeko bihotz bihotzekoak, oinak beti ere lurrera itsatsita izanik.

Laburtu ditugun eta programaturiko edozein saio, hitzaldi nahiz ekitaldirako izen-ematea Izarra Fundazioaren web orriaren bidez, Izarr@ktiba atalean, egin ahal izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena