Udaberri honetarako irakurketa gomendioen gida

03.04.17
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak udaberriko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu du Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko liburutegiekin batera.

Udaberrian ze berri? izenburupean, adinka antolatutako tituluak batzen dira gida horretan. Lehenengo atalak familia artean irakurtzeko tituluak eskaintzen ditu, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin irakurtzeko gomendatzen direnak; bigarren atalak, Lehen hitzak izenekoak, irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu; eta ondorengo kategoriek gainontzeko adinentzakoentzako irakurgaiak eskaintzen ditu (haur, gazte eta helduentzat). Beste atal berezi bat ere badu, genero rolen inguruko liburu eta ikus-entzunezkoak aipatzen dituena.

Gidako material guztiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude eskuragarri. Gidak herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazioarekin pertsonalizatuta daude, eta liburutegi bakoitzak gidari zabalkundea emateko era erabakiko du (digitala nahiz paperekoa).

Gure liburutegiek burutzen duten liburutegi arteko lankidetzaren emaitza da gida, eta baliabideen optimizazioaren aldeko apustua erakusten du. Lankidetza honek eginkizunen banaketa baimentzen du eta, aldi berean, esperientzia-trukeak gure zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktiko eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen digu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz