Izarraitz antzerki taldearen agurra eta omenaldia Ermua Antzokian

03.04.17
Kultura eta Gazteria

25 urte ez dira ezer... baina askorako ematen dute, eta bestela, galdetu Ermuko Izarraitz emakumezkoen antzerki taldeari. Pasatu den ostiralean agur esan zion konpainiak eszenatokiei, antzezpenaren munduan mende laurdena bete ostean.

Guztira 18 antzezlan, bai komediak eta bai dramak, eta herriko ikuskizun ezberdinetan beste hainbat kolaborazio egindakoak dira Izarraitzeko emakumeak. 25 años no es nada... pero dan para mucho izan da taldearen azkenengo antzezlana, 25 urtetan Izarraitz konpainiarekin aurkeztu dituzten bost lan adierazgarrienen zatien batura dibertigarria.

Horrela, Asun Morales, Emi Castañeda, Isi Gutiérrez, Mari Carmen Soria, Tere Romero eta Socorro Cebrián antzezleek eta Alain Kortazar zuzendariak zilarrezko ezteiak ospatu dituzte Ermua Antzokian, eta ongi merezitako omenaldia jaso dute Carlos Totorika alkatearen eta Beatriz Gamiz eta Juan Carlos Abascal zinegotzien eskutik.

Bai alkateak, bai zinegotziek lore-sortak, diplomak eta oroigarriak eman dizkiete 25 urte horietan zehar Izarraitz antzerki taldea osatu duten emakumeei. Lerro hauen azpian sari banaketaren bideoa ikusi dezakezue, baita 25 años no es nada... pero dan para mucho antzezlanaren irudiak ere.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian