'Korrika 20' ospatuko dela-eta, ostiralean ostalaritzako ordutegiak luzatu egingo dira

04.04.17
Erakundea

Aste honetan ''Korrika 20'' Ermura iritsiko zaigula-eta, Udalak baimena eman du herriko establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi dezaten. Hori horrela, apirilaren 7ko ostiralean, baimena izango dute jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierako ohiko ordutegia luzatu eta horri beste bi ordu gehitzeko.

Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eremuan establezimenduentzat ezarrita eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak honi buruz duen 36/2012, martxoaren 13ko, Dekretuan zehaztutakoaren babesean hartu da ordutegiak luzatzeko erabakia eta Dekretu bidez onartu. Erregulazio horretan xedatzen da establezimenduek ixteko duten ordutegia luzatu ahal izango dela ondoren zehazten ditugun kasu eta denboratan:

  • Ordu eta erdi ostiral, larunbat, eta jaiegunen bezperatan.
  • Ordu erdi gehiago ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean.

Salbuespen eta luzapen horiek ohiko ordutegiari eransten edo gehitzen zaie. Ordutegiak zehazturik daude establezimenduaren tipologia edo motaren arabera. Sailkapen zehatza ondorengoa da:

Establezimenduen ordutegiak 
Taldea Ixteko ohiko ordutegia
Ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperatan
Korrika 20
Ostirala, apirilak 7
1 23:00ak 0:30ak 2:30ak
2 Ordu 1:00a
2:30ak
4:30ak
3 2:30ak 4:00ak 6:00ak
4 4:30ak 6:00ak 8:00ak
  • 1ngo taldea: Gazteentzako dantza-aretoak eta dantzalekuak, diskotekak,dastalekuak, izozki-dendak, txokolategiak, txurro-dendak, kruasan-dendak, te-aretoak eta antzekoak
  • 2. taldea: Tabernak, ardandegiak, edalekuak, kafetegi-tabernak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak,janari-etxeak,txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta antzekoak.
  • 3.taldea: Taberna bereziak, whiskitegiak, klubak, bar amerikarrak, pubak, disko-barrak, karaokeak eta antzekoak.
  • 4.taldea: Dantzalekuak, dantza-aretoak, diskotekak, kafe-teatroak, ikuskizunak dituzten jatetxeak eta antzekoak.

Ermuan gaur egun dugun egoera zehatz-mehatz

Gure udalerrian hiru establezimendu ditugu 4. taldean. Beste hiru hirugarrenean ditugu eta gehienak –ia guztiak- bigarren taldekoak dira. Azkenik, lehenengoan ditugunak ere urriak dira, ia apenas.

Horrez gain, gogoratu behar dugu baita ere, 3. eta 4. taldeko establezimenduek itxieratik berriz zabaldu artean gutxienez sei ordu gorde behar dituztelarik.

Ixteko ordutegia luzatzeak, ez ditu establezimenduen titularrak salbuesten gainerako herritarrei, segurtasunari edo osasun eta ingurumenari eragozpen edo kalteak sortu ez izanagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen