Morgan talde madrildarrak kontzertua eskainiko du ostiral honetan Ermua Antzokian

05.04.17
Ermua Antzokia

Morgan pop/soul boskote gaztea gure herrian izango dugu ostiralean, apirilaren 7an, North lehenengo diskoa aurkezteko. Carolina de Juan Nina abeslari eta pianojole madrildarra buru duen taldeak bira honetako lau kontzertu baino gehiagotan agortu ditu sarrera guztiak, eta energiaz eta emozioz beteriko zuzenekoa eskainiko du Ermuan ere.

Morgan Madrilen sortu zen 2012ko irailean, 2010etik hasita Ninak bakarka konposatu zituen abestiei instrumentuak jartzeko. Ekain Elorza bateriajole berriztarra, Paco Lopez gitarrajolea eta Alejandro Ovejero baxujolea izan ziren proiektura batu ziren lehenak, eta 2015. urtean David Schulthess teklista gehitu zitzaien North lehenengo diskoa grabatzeko. Lana 2016ko otsailean argitaratu zen, eta harrezkero, taldeak hainbat kontzertu eskaini ditu bere abestiak zuzenean aurkezteko.

Carolina de Juan abeslariak konposatzen dituen kantuek Norah Jones, Joss Stone, Florence and The Machine eta Paolo Nutini bezalako artisten eragina jasotzen dute. Morganen estiloa poparen eta ukitu amerikarra duen soularen artean dabil dantzan, Ninaren ahots goxoarekin borobilduta, eta emozioa, indarra eta energia transmititzen du eszenatoki gainean.

Morgan ostiral honetan, apirilak 7, izango dugu Ermua Antzokian, 22:15etik aurrera. Sarrerak 10 euroren truke daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Ostiralerako girotzen joateko, Morganen abesti bat uzten dizuegu, Praying.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean