Abian da 2017ko Santixauetarako kartel lehiaketa

06.04.17
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultura Sailak herriko Santixau jaietarako kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du aurtengoan ere. Parte-hartzea librea da, eta epea zabalik dago datorren ekainaren 5era arte, astelehena.

Parte hartzen duen pertsona bakoitzak gehienez hiru lan original aurkezteko aukera izango du, oinarrietan zehazten den moduan, eta ezin dira beste kartel lehiaketatan sarituak izan diren obrak aurkeztu. Kartelak eratzeko, edozein teknika erabili daiteke, eta gutxienez 45x30zm eta gehienez 65x40zmko tamaina izan beharko dute. Nahitaez bete beharreko baldintza bakarra Santiagos 2017 Ermuko Jaiak esaldia agertzea izango da.

Lanak Lobiano Kultur Gunean (Goienkale, 10) aurkeztu beharko dira, behar bezala bilduta, euskarri sendo batean, eta osagarri bezala formatu digitalean (CD edo USB bat). Azalean 2017ko Santixauko kartel lehiaketa idatzi beharko da, eta barruan, gutun itxi batean, egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia gehituko dira.

Lehiaketarako propio eratutako epaimahai teknikoak ekainaren 7an erabakiko du zein den kartel irabazlea, eta lan hori jaietako egitarauaren azalean agertuko da. Gainera, egileak 600 euroko diru-saria jasoko du.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak ezagutzeko, ikus itzazu oinarriak.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak