Solasaldia Luisa Etxenike autorearekin

06.04.17
Udal Liburutegia

Gaztelerazko irakurketa klubak Luisa Etxenike idazle eta autorean bisita izan zuen bart. Aurtengo edizioko azken aurreko saio berezia izan zen, parte-hartzaileek autorearekin zuzeneko hartu-emana izan zutuelako eta “El detective de sonidos” azken irakurketa berarekin konpartitu izan dutelako. Taldeko dinamizatzaile, Peru Magdalenak eta kideak irakurketaren inguruko gogoetak eta bizipenak autorearekin partekatu zituzten. Etxenikek eleberriaren mamia nola gauzatu zuen eta pertsonaien inguruko aspektu hainbatez hitz egin zien.

Luisa Etxenike Donostian jaio zen 1957an. Eleberri ugari idatzi ditu, besteak beste, Querida Teresa, Los peces negros, Efectos secundario seta hainbat idazlan edo kontakizun ere bai, esaterako La historia de amor de Margarita Maura. El País egunkariko zutabegilea da eta hainbat sari eta errekonozimendu jaso izan ditu bere ibilbide literarioan, esaterako; Euskadi saria 2009an El Ángulo Ciego obragatik; eta Frantziar Errepublikan “Letra eta arteen taldeko zaldunaren’ izendapena, 2007an.

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen dute irakurle-kluba. Bileretan komentatu, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi eta obraz, gaiaz eta idazleaz hitz egiten da, topaketa hauek ikasteko eta sozializatzeko gune bihurtuz. Euskarazko saioak Peru Magdalenak dinamizatu ditu.

Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako. Urrian gaztelerazko, euskarazko, feantsezezko eta ingelesezko irakurketa klubetako denboraldi berriari hasiera ematea aurrekusten du liburutegiak. Interesatuok, datuak emateko udal liburutegitira joan, bertako 943179212 telefono zenbakira deitu edo biblioteca@udalermua.net helbidera idatzi dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean